euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Macachingo herri osoa 2015eko Euskal Argentinar Euskal Asteko anfitrioi, gaurtik igandea bitartean

2015/10/30

Ongi etorri hitzak Macachin herri hasierako arkupan, "Ongi Etorri, Semana Nacional Vasca 2015, Macachín les da la bienvenida" testuarekin (argazkia EuskalKultura.com)
Ongi etorri hitzak Macachin herri hasierako arkupan, "Ongi Etorri, Semana Nacional Vasca 2015, Macachín les da la bienvenida" testuarekin (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Gaur ostiraletik aurrera euskal-argentinar kolektibitateen elkarretaratze eta festa nagusia lehertuko da La Pampako Macachin herrian. Dena prest dago horretarako Macachinen, ezaugarri nabari batekin, gainera: Macachingo herri osoa konplize eta partaide egingo da festa. EuskalKultura-com lekuko izan da, herri sarrera beretik hasten direla Euskal Astea aipatzen duten kartelak, euskal eta argentinar banderak eta euskal dekorazioko erakuslehioak, besteak beste. Ikus gaur lehenengo argazki-galeria, astelehenetik aurrera jarraitzeko, egunez-egun Macachingo bilera nagusi honen argazki-kronika.

Macachin, Argentina. Giro eta bibrazio onak arnasten dira Manachinen aste honetan, eta euskal erritmoa daramate. Herriko biztanle, elkarte eta erakundeak oro euskal kolorez jantzi dute hiria eta lankide bilakatu zaizkio bertako Euzko Alkartasuna euskal etxeari 2015eko Euskal Argentinar Aste Nazionala antolatzerakoan. Ekintzetako asko herriaren erdian, aurrez aurre Euzko Alkartasuna hotel itzela eta Gernikako Arbolaren kimua dauzkan plazako Euzko Alkartasuna kirolgune, areto eta instalazio multzoa hartu dute egoitza gisa.

Atzo bertan, antolatzaileek asteburuari begirako azken ikutuak ematearekin batera, Macachingo eskoletako haurrek Euskal Jazki Tradizionalei buruz Magdalena Mignaburuk Euzko Alkartasuna konplexuko Kultura Aretoan zabaldutako erakusketa bisitatu zuten. Geroago, euskal sukaldaritza eskola bat eman zuen Arantza Soraluce chef euskal-argentinar ezagunak konplexuko sukaldean, eta zinemaren  txanda iritsi zen gaueko zortzietan, Carlos Gabilondok Loreak filma em anik. Eguna erreki batean bukatu zen gaueko hamarretan konplexuko parrillan (ikus artikulu honen azkenean argazki galeria).

Astean atzera eginez, Euskal Asteko ekitaldi programa astelehenean hasi zen beroketa lanetan Euzko Alkartasuna konplexuko Kultura Aretoan zabaldu zen "Euskararen pausoen atzetik" erakusketarekin, aste osoan ikusgai segitzeko. Asteazkenean, Magdalena Mignaburuuk euskal arropa tradizionalei buruzko hitzaldia eman zuen eta ondoren omenaldia egin zitzaien Euskal Etxeko lankide eta kolaboratzaileei. eguna senidetasun-erreki batekin bururatzeko. 

Hona astebururako programa:

Ostirala, urriaren 30a

-7etan, ‘Jaiaren Izeba’ (sic) izeneko ibilbidea hirian zehar, euskal musiken erritmopean
-8etatik 11:30etara, ordezkaritzei harrera eta gosaria. Lekua, Parrilla eta Sukaldea.
-13etan, Bazkaria. Lekua, Macachin Kluba.
-15etan, Hondartzako Boleibola dantzariekin. Lekua, Polikiroldegia. Txangoa: Salinas Grandesera.
-16etan, Eusko Jaurlaritzako agintariei harrera: Josu Erkoreka, Herri Administrazio eta Justizia sailburua eta Gobernuaren bozeramailea; Sara Pagola, Argentina-Mercosur-erako Euskadiren ordezkaria; Marian Elorza, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia; Aitor Diez Temprano, Irekia-ko ordezkaria; Silvia Palenzuela, Prentsa eta Komunikazio arduraduna; eta Mariana Satostegui, Euskadiren Argentin a-Mercosurrerako Ordezkaritzako Harreman Instituzionalen arduraduna. Lekua, Santa Rosako aireportua. Jaurlaritzaren izenean bertaratuko dira baita ere, baina beste iristera batekin, Asier Vallejo, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria; Andoni Martin Kanpo Harreman teknikariak eta Buenos Aireseko Ordezkaritzako Joseba Bergaretxe
-17etan, Protokoloko bisita Oscar Mario Jorge La Pampako gobernadoreari. Lekua, Santa Rosako Gobernu Etxea
-17etan, Mikel Ezkerroren hitzaldia. Lekua, Kultur Gela
-19etan, Eusko Jaurlaritzaren agintarien bisita alkateari. Lekua, Udaletxea
-19etan, Felipe Zubizarretari eta Alejandro Iruretagoyenari omenaldiak. Lekua, euskal etxea
-19etan, plaka oroigarriak eta banderak, Gernikako Arbolaren aurrean. Lekua, Independentzia Plaza
-20:15etan, 2015eko Euskal Aste Nazionalaren hasiera: txupinazoa. Lekua, Parodi kalea, euskal etxearen aurrean
-20:40etan, Abesbatzen Topaketa. Lekua, Kultur Gela
-22:30etan, Afaria. Lekua, Macachin Kluba
-23:30etan, Erromeria, Maral taldearen kontzertua. Lekua, Kiroldegia.

Larunbata, urriaren 31a

-8etatik 11:30etara, ordezkaritzen harrera eta gosaria. Lekua, Parrilla eta Sukaldea.
-10etan, FEVAren bilera. Lekua, Atreuco Aretoa.
-10etan, Dantza taldeen zuzendarien bilera. Lekua, Taberna.
-11:15etan, Josu Erkoreka Herri Administrazio eta Justiziako sailburua eta Gobernuaren bozeramailearen hitzaldia. Lekua, kiroldegia
-12:30etan, bazkaria. Lekua, Macachin Kluba.
-13etan, Pilota Txapelketa. Lekua, pilota lekua
-15etan, “Destreza Criollas”. Lekua, hipodromoa.

-16etan, Euskal Argentinar Merkataritza Ganberaren aurkezpena. Mondragon taldeko enpresarien mintzaldiak. Lekua, Kultur Gela.
-17:30etan, Umeen Banda, Danborrada, kalejira. Lekua, Parodi kalea, euskal etxearen aurrean
-19:30etan, Dantzaldia. Macachin Kluba
-23etan, Afaria (dantzariak, kiroldegian; laguntzaileak, 220 zenbakiko eskolan). Erromeria. Maral taldearen kontzertua. Lekua, Kiroldegia.

Igandea, azaroaren 1a

-8etan, Gosaria. Lekua, Sukaldea eta Eskola
-9etan, Meza. Lekua, Nuestra Señora del Rosario elizan
-10etan, Harri-jasotzailea. Lekua, Independentzia Plaza
-11:00etan, Plaza Dantzak. Lekua, Independentzia Plaza
-13:00etan, Bazkaria. Maral Taldearen kontzertua. Lekua, Macachin Kluba
-15:30etan, 2015eko Euskal Astearen amaiera. Lekua, Parodi kalea, euskal etxearen aurrean.

Euskal etxearen instalazioak (Kultur gela, jatetxea, sukaldea, kiroldegia eta parrilla) Parodi kaleko 340. zenbakian daude.

Euskal Asteaz informazio gehiago eskuratzeko, hauexek dira antolatzaileek ezarritako komunikatzeko bideak:

 


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia