Macachin, Argentina. Macachingo Euzko Alkartasuna Euskal Etxeak elkartearen Urteko Ohiko Batzar Nagusia eta baita Ezohikoa ere egin zituen joan den asteazkenean, abenduaren 22an, azken hau bere estatutuak moldatzearren. 2019 eta 2020 urtealdietako txosten eta balantzeak aurkeztu ziren, egindakoa aipatu zen eta baita datozen planak ere eta erakundearen Zuzendaritza Batzordea eta bost azpibatzordeak berritu ziren, besteak beste.
Gogora dezagun Macachingo Euskal Etxeari duela gutxi berritu diola FEVAk manatua Argentinako 2022eko Euskal Aste Nazionala antolatzeko, izan ere testuinguru konplikatu batean, azken ia bi urteetako pandemia egoerak bertan behera uztera behartu baitu Argentina eta inguruko euskal gizataldearen elkarretaratze nagusi hau egin ahal izatea 2020 eta 2021. urteetan.
Zorionak txikienei eta euren familiei ere: Urtea Bukatzeko Festan dantzari
Euzko Alkartasunak euren partaidetza eskertu zien bilerara batutako guztiei, euren ideia eta proposamen ekarpena. Eta esker oneko hitz bereziak izan zituen orain arte elkarteko batzorde eta azpibarzordeetako kide izandakoei, agiantza eta zorterik onena opatuz zeregin berrietan aritzeko hautatuak izan direnei. Ahaztu gabe esker ona Macachingo euskal gizataldeari, eta oro har Macachingo Herriari eta bertako hautetsiei, euren bategite eta lankidetzagatik.
Hona Euskal Etxeko organo berrituak osatzen dituzten kideen izenak:
ZUZENDARITZA BATZORDEA
-Lehendakari: Iñaki Unamuno
-Idazkari: Tomás Vicente
-Diruzain: Lucía Miquelarena
-Batzordekide titular: María José Pérez Mujica
-Batzordekide titular: José Luis Orozco
-Batzordekide titular: Carolina Garay
-Batzordekide ordezko: Jimena Angulo
-Batzordekide ordezko: Susana Garmendia
-Batzordekide ordezko: Marcos Castro
-Batzordekide ordezko: Fernando Mujica
-Batzordekide ordezko: Guillermo Pérez
-Ikuskatzaile titular: Iosu Mikel Pacha
Kultura Azpibatzordea
-Lehendakari: Liliana Otamendi
-Idazkari: Jimena Angulo
-Diruzain: Nelly Sainte Marie
-Batzordekide titular: María Daniela González
-Batzordekide titular: Lina Echevarria
-Batzordekide titular: Antonela Lara
-Batzordekide ordezko Fiama Trouilh Zarza
-Batzordekide ordezko: Matías Acuña
-Batzordekide ordezko: Fabiana Arhex
Pilota Paleta Azpibatzordea
-Lehendakari: Omar Garmendia
-Idazkari: Guillermo Pérez
-Diruzain: Martín Stefanazzi
-Batzordekide titular: Ramiro Riera
-Batzordekide titular: Gabriel Alarcia
-Batzordekide titular: Cristian Riera
-Batzordekide ordezko: Sabino Iruretagoyena
-Batzordekide ordezko: Daniel Costa
-Batzordekide ordezko: Jorge Hevia
Hipiken Azpibatzordea
-Lehendakari: Néstor Amilcar García
-Idazkari: Néstor Ariel Pérez
-Diruzain: M. Susana Garmendia
-Batzordekide titular: Juan Carlos Urueña
-Batzordekide titular: Ignacio Garmendia
-Batzordekide titular: Élida Teresa Garmendia
-Batzordekide ordezko: Perla Leticia Fernández
-Batzordekide ordezko: Jorge Luis Calzada
-Batzordekide ordezko: Mabel Suárez
Botxa Azpibatzordea
-Lehendakari: Gustavo Leyes
-Idazkari: Rodolfo Gordillo
-Diruzain: Marcos Castro
-Batzordekide titular: Carlos Calvente
-Batzordekide titular: Daniel García
-Batzordekide titular: Maximiliano Rodríguez
-Batzordekide ordezko: Marcelo Zárate
-Batzordekide ordezko: José Chiovini
-Batzordekide ordezko: José Daniel Redondo
Mus Azpibatzordea
-Lehendakari: Fernando Gabril Mujica
-Idazkari: Aldo Emanuel Martín
-Diruzain: Gustavo Gabriel Real
-Batzordekide titular: Andoni Iosu Arzuaga
-Batzordekide titular: Dante Fabián Otero
-Batzordekide titular: Rubén Omar Núñez
-Batzordekide ordezko: Sofía Mujica Garmendia
-Batzordekide ordezko: Elio Orlandio Poey
-Batzordekide ordezko: Carlos María Mujica
Eurei guztiei eskerrik asko euren engaiamenduarengatik eta egindako lan eta ekarpenagatik, bai kargua uzten dutenei baita ardura orain hartu dutenei ere, guztion artean eta lekukoa elkarri pasatuz eta elkartasuna eta lan partekatua lagun aitzinarazten baititugu geure Euskal Etxe eta komunitateak. Mila esker guztiei eta zorte on datozen erronkekin!