euskal diaspora eta kultura
2013/07/03
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastián. Euzko Alkartasuna hotel berrituak goi mailako 36 logela dauzka eta gela bakoitzak honako baliabide eta zerbitzuak baitaratzen ditu: hozkailua, aire egokitua, wi-fi-a, LCD telebista, eta gosari, bazkari-afari zerbitzuak...) eta horiexek eskainiko dizkie Macachinera heltzen diren bidaiariei, hori guztia apaindura eta giro erabat euskaldunean.
Bere diseinu, tankera, kolore eta moldeetan euskal ikutu euskaldun sakona duen hotel unikoa da Macachingo Euzko Alkartasuna, bertako euskaldunek euren herriaren, hizkuntza eta kulturaren lekuko, eta horiekiko euren atxikimendu eta maitasun handiaren adierazgarri.
[hoteleko zenbait bista eta ikuspegi]
Orain urtebete pasatxo, bere arima errespetatuz goitik behera zaharberritutako eta egungo kalitete standarretara egokitutako hotela den hau Macachingo euskal komunitatearen eta euskal etxearen egoitza ere bada eta bere instalazioak euskal kultura eta tradizioaren hainbat adierazgarriz daude apainduta: diseinuak, argazkiak, tresnak, hormirudi eta artelanak, euskal izenak, liburu eta objektuak...
Harro eskaintzen diegu, beraz, gure irakurle eta lagunei hotela bisitatzeko aukera: bi pertsonarentzako bi gau, luxuzko logelan, gosariak eta afari bat barne, 2013 edo 2014an erabiltzeko. Parte hartzeko, aski da mezua bidaltzea info@euskalkultura.com helbidera, mezuaren gaian "Euzko Alkartasuna zozketa" ipiniz, eta honakoa idatzita:
Ez dut parte hartuko, urruti baitut lekua, baina bitxia iruditu zait hotela! Zorte on partehartzaileei eta Donostia, Baiona eta Donibane Garaziren artean ezin jakin zein den politena! Ea ba!
MarJoxe, 2013/07/03 21:01
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus