Macachin, Argentina. Zazpi urte beteko ditu aurten La Pampa probintziako Euzko Alkartasuna Euskal Etxeko egoitza den izen bereko Hoteleko kontsezio gazteak eta Hoteleko jatetxea, aldi berean herriko euskal jatetxe bakarra dena berrituz ospatuko du. Fisikoki, hobekuntza lanak egin dituzte jangelan, eta euskal plater berriak sartu dituzte menuan. Izan ere, sukaldaria propio trebatu da jatetxeak kartan eskainiko dituen aukera eta eskaintza berriak zerbitzatu ahal izateko. Aldaketak, azkenik, ardo kartari ere eragingo diote, zinez hobetuz eta ugalduz ardo eskaintza.
Baina aldaketa garrantzitsuena, jatetxearen aldaketa osoa nolabait laburbiltzen eta ikurtzen duena, izenarena da. Hotelak ‘Iñaki’ izenarekin bataiatu du jatetxea, izan ere Macachingo euskal gizataldearen adierazgarri den Iñaki Unamuno bergararraren omenez.
Iñaki jatetxe berriaren inaugurazioa apirilaren 13an egingo da. Afarian parte hartzeko txartelak salgai daude dagoeneko. Instagram-en (@inakirestaurant) edo 2953452145 telefonora eska daitezke.
Zorionak Macachingo euskaldunei eta bertako Euskal Etxeari; Iñaki jatetxeari bere hastapen eta hasiera berrian; eta, nola ez, bizilagun eta herrikide dituenen omenaren adierazgarri den keinua berri hau jaso duen Iñaki Unamuno adiskideari!