Macachin, Argentina. Munduko Mus Txapelketaren 41. edizioa La Pampa probintzia argentinarreko Macachingo Euzko Alkartasuna Euskal Etxean egingo da irailaren 22tik urriaren 1era. Nazioarteko erronkari behar bezala eusteko, euskal etxe antolatzaileak Azpibatzorde bat sortu du data horietako lehiaketa zein harekin batera gauzatuko diren ekitaldi, ikustaldi eta orokorrean bisitarien egonaldi eta programa ahalik eta hobekin prestatu eta abegikorren erantzuteko..
Azpibatzordeko kide dira Fernando Mujica (lehendakaria), Martin Mujica (idazkaria), Maria de los Ángeles Mujica (diruzaina) eta batzordekide gisa Gustavo Real, Nestor Garcia, Carlos Maria Mujica, Ruben Nuñez, Dante Fabian Otero, Iñaki Unamuno, Mariano Guijarro, Tomas Vicente, Sergio Ulloa, Mirtha Mujica, Susana Garmendia, Mirtha Perez de Mujica eta Analia Mujica.
Txapelketa sustatzeko bideoa ere kaleratu du Euzko Alkartasunak. Orain ekitaldia bultzatzeko erabiliko badu ere, berez Nazioarteko Mus Elkartearen aurrean aurkeztu zuten iaz, izan ere txapelketa non egingo zen erabakitzeko lehiaketaren baitan.
Gogora dezagun Argentinan eta baita nazioarteko mailan ere Manuel Arriola muslari zenak euskal karta joko honen alde egindako lana gogoan hartzeko ipini zitzaiola "Memorial Manolo Arriola" izena Argentinako Mus Elkarteak antolatutako txapelketari.
Hona Macachingo hitzordua sustatzeko egindako bideoa:
[2018ko Munduko Mus Txapelketa sustatzeko bideoa]