euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Macachingo 2020ko Euskal Astea: dantza taldeetako zuzendarien lehen bilera datorren asteburuan izango da

2020/02/24

2020ko Macachin-en egingo den Euskal Aste Nazionalaren logoa
2020ko Macachin-en egingo den Euskal Aste Nazionalaren logoa

PUBLIZITATEA

Macachin, Argentina. Euskal Aste Nazionaleko dantza jardunak prestatzeko lehenengo antolaketa bileraren data adostu dute Argentinako euskal etxeetako dantza taldeen erreferenteek. Datorren asteburu honetan izango da, otsailaren 29an eta martxoaren 1ean, jaialdiaren egoitza izango den Macachingo Euzko Alkartasuna Euskal Etxean. Bilkuran Festako larunbateko Dantza Emanaldiaren xehetasunak hasiko dira aztertzen dantzariak beti ere ahalik eta ikuskizunik ederrena eskaini ahal izateko.  

Argentinako kinka ekonomiko larria gogoan, eta euskal etxe askorentzat bidaiaren kostua oztopoa izan daitekeelakoan, eskuzabal jokatu nahi izan dute anfitrioiek eta euren gain hartuko dituzte euskal etxe bakoitzeko erreferente baten joan-etorria, ostatua eta otorduak. Euskal etxeek dantzari bat baino gehiago bidali nahi badute, beren gain hartu beharko dituzte gainerakoen gastuak.  

Gogora dezagun 2020ko Euskal Aste Nazionala azaroaren 16tik 23ra izango dela eta ekintza nagusiak bigarren asteburuan burutuko direla, egun horietan biltzen baita jende gehiago. Informazioa eskatzeko, centrovascoea@gmail.com helbidera idatzi. Macachingo Euskal Etxea Facebook-en dago Centro Vasco Euzko Alkartasuna izenpean.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia