euskal diaspora eta kultura
2010/10/18
PUBLIZITATEA
Macachin, Argentina. La Pampa probintziako Euzko Alkartasuna Euskal Etxeko kide eta lagunak lan handia ari dira egiten euren dantzariak Mar del Platako Euskal Astean parte har dezaten. Ahalegin horren barruan, joan den irailaren 25ean ehun bat pertsonarentzako tallarinada egin zen euskal etxean. Proposamenak oso harrera ona izan zuen komunitatean. "Urriaren 30ean errepikatuko dugu esperientzia, hain giro ederra izan baikenuen afarian!", adierazi dio Marigen Mujica Zuzendaritza Batzordeko kideak EuskalKultura.com-i.
[Ehun bat lagun bildu ziren dantzarien aldeko afarian parte hartzeko]
Bi talde aurkeztuko dira azaroan Mar del Platan Bigarren Mendeurreneko Euskal Astean. Lehenak, hamabi neskek osatuak, igandeko kaleko ikuskizunean dantzatuko du. Bestea, berriz, iaz berriro bildu den dantzari ohien taldea, antzerkirako pieza bat prestatzen ari da. Eta bidaia gauzatzeko mota askotako ekintzak antolatzen ari dira. Afariez gain, zozketak egiten dituzte eta euskal erakundeak kudeatzen duen hipodromoan, taberna-zerbitzua eskaintzeko ardura hartzen ari dira astero.
Beste alde batetik eta orriotan azaldu bezala, urte hasiera gogorra izan zuten Euzko Alkartasuna-ko kideek elkarteko hotelean gertatutako gorabeherak kari. "Langileekin zabaldu zen gatazka konpondu ondoren, murgilduta gabiltza euskal etxea bere onera itzultzeko lanetan”, azaldu digute Macachingo euskal etxetik.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus