euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Macachinek datorren asteko FEVA bileran erabaki dezake 2021eko Euskal Aste Nazionala bertan behera utzi ala ez

2021/05/21

PUBLIZITATEA

Macachín, Argentina. COVID-19k sortutako osasun publiko egoerak okerrera egin du Argentinan, eta une batzuetan baikortasuna nagusitu izan bada ere [2021eko Euskal Aste Nazionalerako oraindik falta den denboragatik –azaroaren 15etik 22ra dago aurreikusita hiriko Euzko Alkartasuna antolatzaile–, pentsatuta denbora honetan egoerak behar beste hobetu eta "normaltasun aski" lortzeko aukera egon daitekeela] egiari zor, oraintxe bertan eta ardura eta erantzukizunez begiratuta, egoerak pentsaraz dezake aurten ere zaila izan daitekeela Euskal Aste Nazionala aurrera eraman ahal izatea.

Horri buruz galdetuta, Euzko Alkartasunak jakinarazi digu aztertzen ari direla bigarren urtez jarraian Euskal Aste Nazionala bertan behera uzteko aukera.

Izan ere, Macachingo Euskal Etxetik jakinarazi zaigu gaia datorren asteko larunbatean,maiatzaren 29an, egingo den FEVAren bileran mahaigaineratuko dutela eta bertan esandakoa gogoan hartuko dutela azken erabakia: 2021eko Euskal Asteari oraingoz eutsi edo, bigarren urtez jarraian, bertan behera utzi.

“Momentu honetan inoiz baino Koronabirus kasu gehiago daude eta ez dugu uste denbora gutxian baldintzak asko hobetuko direnik. Gainera, euskal etxeek ez dute denborarik izango bidaiak eta partaidetza antolatzeko… hala ere, denon artean solastu eta erabakiko dugu bileran”, adierazi dio Macachingo Euzko Alkartasunako idazkari Tomas Vicentek EuskalKultura.eus-i.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia