euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Macachin: igandea da voucherren bigarren epea ordaintzeko eguna: azken oharrak 2022ko Euskal Asteko partaideei

2022/10/01

2022ko Euskal Argentinar Aste Nazionala, urriaren 1etik 30era La Pampako Macachinen
2022ko Euskal Argentinar Aste Nazionala, urriaren 1etik 30era La Pampako Macachinen

PUBLIZITATEA

Macachin, Argentina. Hau da Macachingo Euzko Alkartasuna Euskal Etxeko 2022ko Euskal Aste Nazionaleko antolatzaileek plazaratu duten azken oharra, Euskal Asteko programari ofizialki gaur larunbata hasiera eman aurretik, azken argibide eta jarraipideak emanez euskal etxeetatik eta herrialde osoko euskal komunitateetatik parte hartzera etorriko diren ordezkaritza eta partaideei sarrera bideratu eta ordenatua izan dezaten..

Macachinera iristean, ordezkaritzak Euskal Etxera joan behar du (Parodi 340, herriko plaza nagusian), eta delegatu batek akreditazioen sektorera behar du joan —kartelek gidatuko dute—, voucherrak eta beste dokumentu garrantzitsu batzuk jaso ahal izateko. Behin hori eginda, monitore batek lagunduko die ostatu hartuko duten tokiraino, eta, geroztik pertsona jakin hori izango dute kontaktua edozein larrialdi edo zalantza baldun badaukate

Familia-etxeetan ostatu hartu behar dutenek, bertako nagusiekin kontaktatu beharko dute, joango direla baieztatzeko eta xehetasunak, esan nahi baita oheko arropa eraman behar duten, toallak eta abar galdetu eta definitzeko

Ikastetxeetan ostatu hartuko dutenek, dutxatzeko toalla, oheko arropa edota lo-zorroak ekarri beharko dituzte. Ikastetxeetan, ordezkaritza bakoitza elkarrekin joango da, generoak bereizi gabe, eta gelak ordezkaritza osatzen duen kopuruaren arabera esleituko zaizkie, 10 adingabeko bakoitzeko arduradun nagusi bat egon beharko dela gogorarazten dizuegu.

— Gogoratzen dizuegu debekatuta dagoela adingabeei alkohola saltzea eta hauek alkohola kontsumitzea. Erromerietan, zigilu-sistema bat erabiliko dugu adin txikikoak identifikatzeko, eta, adingabeak joanez gero, arduradun heldu batekin egotea eskatuko diegu.

Oraindik ez dituzuenok bidali ordezkaritzaren azken xehetasunak adieraziz ikastetxeetara doan jende kopurua eta ostatu pribatuetara doana, berehala egitea eskatzen dizuegu, ikasgelak prest egon daitezen, baita koltxoi kopuru egokia ere. Gauza bera begano, begetarianoak-eta direnentzako menu bereziei dagokienez.

YPFra edo terminalera ordu txikietan iristen diren auto edo autobusek kartel bat ikusiko dute, 24 orduz aritzen diren taxi eta remisekin. YPFaren kasuan, goizaldeko txandan lan egiten duten langileak jakinaren gainean egongo dira eta edozein eragozpenen aurrean lagundu ahal izango diete.

— Azkenik, gogorarazi nahi dugu igande honetan, urriaren 2an, amaituko dela voucher-en bigarren zatia ordaintzeko epea. Mesedez, ez ahaztu ordainketa bururatzea eta dagokion egiaztagiria bidaltzea.

Eskerrik asko, eta berehala arte!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia