Macachin, Argentina. Euskadi, Uruguai, Nafarroa, Frantzia, Mexiko, Kanada, Venezuela, Espainia, Txile, Estatu Batuak, Peru eta Argentina bertako muslariek hartu dute parte Macachin herri pampatarrean jokatu den Munduko Mus Txapelketan. Jaione Otxandorena eta Timoteo Echeverria Nafarroako ordezkariak izan dira irabazleak eta txapelketaren 41 urteetan, lehenengo aldiz emakume batek jantziko du irabazleen txapela.
Mundialaren programa, hala ere, igandera arte luzatuko da; izan ere ekitaldiaren bukaera ofiziala bihar, larunbata, izango da. Arratsaldeko 6etatik aurrera, plaka oroigarriak desestaliko dituzte Euzko Alkartasuna-ko kideek eta musika eta dantza emanaldiak eskainiko zaizkio publikoari. Egutegiarekin jarraituz, azken agurreko bazkaria –komunitate osoari irekia– igandean izango da.
Munduko Mus Txapelketaren 41. edizioaren erreportaje osoa, argazki eta bideoak barne, datorren astelehenean EuskalKultura.com.