euskal diaspora eta kultura
2011/03/14
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastian. Kalte handienak, hildakoak eta herri desagertuak Japonia iparraldean badaude ere --tsunamiak gogor jotako Fukushima eta Iwate bezalako arrantzaleen herrietan--, larritasun egoerak segitzen du Tokyo aldean, berri ona euskaldunen artean ezbeharrik gertatu ez izana delarik, baina egoera normaltzerik urruti dagoela, oraindik ere neurri bateko dardarizo berriak sor baitaitezke, gobernuak herritarrei adierazi dienez.
"Itxarotzen gaude, gehienak motxila prestatuta, etxetik eskapatzeko ezer larria gertatzen bada", dio Japonian familiarekin bost urte bizitzen daraman elorriotarrak. Japonia iparraldeko herritarren artean egon diren hildakoek eta itsasoak kolpatu eta irentsitako herriek arrenguratzen dute jendea, eta zentral nuklearraren egoerak. "Barruan gaudenok, ez dakigu gauza askorik, gobernuak ez baitu panikorik sortu nahi".
"Izugarria da gobernuaren eta herritarren erantzuna. Ostiralean, elektrizitate barik eta trenik gabe, Yokohama ta Tokyo hirietan milaka jende poliki-poliki moldatu ziren bakoitza bere etxera joateko edo taberna batera, itxoitzera". "Izugarria da jende honen zibilizazio eta txukuntasuna. Lurrikara gertatu zenean gehienok lanean geunden eta elektrizitatea eta garraio zerbitzuak etenda geratu ziren. Jende askok oinez joan behar izan zuen etxera, lau kilometro izan, eta hogei, neure kasuan bezala, baina nabaria da esperientzia ugari daukatela eta badakitela egoerari nola aurre egin. Orain garrantzitsuena, egoera ez gaiztotzea da".
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus