Cordoba, Argentina. Mota askotako ekintzak ari da egiten egun hauetan Cordoba hiriko Gerora Euskal Elkartea. Proposamenek birtualitatea daukate euskarri eta argi erakusten dute elkarte euskal argentinarrak Euskal Herriko zein Argentinako kultur agente eta instituzioekin daukan harreman sendoa. Besteak beste, hiriburu kordobatarreko "Concejo Deliberante"ak eta Cordoba probintziako Legebiltzarrak ere atxikimendua.adierazi diote, urteurrenarekin bat eginez.
[Cordoba hiri eta probintziako erakundeek Gerorari urteurrenagatik helarazitako atxikimenduak]
Cordobako erakundeekin batera Euskadiko eta Argentinako euskal elkarteetako hainbat ordezkarik zorion bideoak grabatu dizkiote Gerorari ospakizunaren karietara.
Baina zalantzarik gabe, errokonozimendu eta opari handiena, hamar urte hauetan Geroraren alde eta barrutik lan egin dutenena izan da. Izan ere, eurak eraiki dute Elkarte hau: Txotx! taldearekin dantzari hazitegi bihurtu dena; Lurra eta Haizea tailerrarekin euskal musika tresnetan musikari iaioak trebatu dituena; euskara eta euskaldunentzat arnasgune bihurtu dena; eta ‘Sutondo’ tailerrarekin euskal janari tipikoentzat ere lekua duena.
[Urteurrenean Gerorarekin bat egiten, laburra da, ikusi azkeneraino]
Gerorako lagun guztiek hartu dute parte urteurren honetan, era birtual baina hunkigarrian.
Eta bonus track-a ere badauka taldeak, oraindik ere harroago sentitzeko. Lurra eta Haizea tailerreko kideek kaleratu berri dute "Chisturi Social Club" txistu diskoa. 15 abestiko lana entzungai dago Geroraren weborrian.
Zorionak, Gerora!