Saioa astean behin emititzen da, Neuquen probintzia argentinarreko Capital izeneko FM irratian. Larunbatero, ordu 2etatik 3retara, euskal kulturarekin eta Euskal Etxearekin lotura duten hainbat gai jorratzen dituzte programaren aurkezleek, tartean, literatura, zinea eta Euskal Herriko ospakizun nagusiak. Beste proiektu batzuk ere joango da abiatzen apiriletik aurrera Comahueko Euskal Etxea, hala nola euskara eta euskal dantza tailerrak, eta euskal literaturari buruzko mintegia.
Neuquen, Argentina. ‘Lur noble bateko ahotsa’ (sic) saioa Comahueko Euskal Etxearen ahotsa izateko asmoz sortu da, elkarteko hiru kideren ardurapean: Sonia Beltran, Francisco Sevila eta Manu Molina. Programaren mamia euskal kultura eta ohiturak dira eta Euskal Etxearen ahotsa denez, instituzioak egiten dituen ekintzen berriei difusio berezia ematen die. Horrez gain, hilabetean behin euskal literaturari buruz hitz egingo dute Gloria Siracursa eta Lorena Pacheco Comahueko Unibertsitateko irakasleek eta etorkizunean zine aditu batek ere egingo du bat taldearekin euskal zineari buruz mintzatzeko.
‘Lur noble bateko ahotsa’ larunbatero entzun daiteke, arratsaldeko ordu 2etatik 3etara, Neuquengo Capital irratian, 88.5 frekuentzian. Interneten ere entzun daiteke www.capital885.com.ar helbidean.
2018ko ekintzak
Programarekin batera, beste proiektu batzuk ere abian diauzka Comahueko elkarteak. Kide talde bat euskara hasi da ikasten Buenos Aires hiriburuko Euskaltzaleak Euskaltegiak eskaintzen duen On Line ikastaroarekin. Maiatzean Euskal Zine Zikloa hasiko da Bellas Artes Museoan, eta hilabete berean Euskal Etxeko ordezkaritza batek Comodoro Rivadaviara bidaiatuko du Patagoniako Euskal Etxeen Topaketan parte hartzeko.
Euskal Literaturak Euskal Etxearen egitarauan ere izango du bere lekutxoa. Izan ere, Comahueko Unibertsitateko Gloria Siracusa eta Lorena Pacheco literatura irakasleek eta Karen Madsen, Liliana Maldonado eta Irnela Denicolai ikasle aurreratuek euskal literaturari buruzko mintegi bat eskainiko dute.
Euskal kulturarekin lotura zuzena ez duten proposamen batzuk ere eskainiko dizkio Euskal Etxeak komunitateari: ingelesa oinarrizko eskolak (Patricia Iriñiz irakasle), Gimnasia aerobikoa (Vanesa Quevedo irakasle) eta ‘Te invito un trago’ izeneko tailerra.
Tailerrak Union de Mayo auzo elkartean dira (San Jose Feliciano kaleko 845. zenbakian) eta arduradunak Euskal Etxeko kideak dira; hori dela eta, EEko lehendakari Manu Molinak esker beroak luzatu nahi dizkie, euren partaidetza eta konpromisuagatik, partaide guztiei.