euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Lumila Tellechea, Frank Servat eta Gustavo Irazabal saridun Lapridako Euskal Etxearen 11. Lehiaketan

2014/06/25

Zortzi liburu hauek izan dira Lehiaketan parte hartu eta zuzen erantzun dutenentzako saria, zortzi liburu, zortzi sari (argazkiaEE)
Zortzi liburu hauek izan dira Lehiaketan parte hartu eta zuzen erantzun dutenentzako saria, zortzi liburu, zortzi sari (argazkiaEE)

PUBLIZITATEA

Lapridako Lagunen Etxea Euskal Etxeak, Buenos Airesko probintzia argentinarrean, joan den igandean eginiko ekitaldian egin zuen zozketa, bere 11. Lehiaketako sariak --zortzi liburu, beste hainbeste irabazlerentzat-- nori banatu erabakitzeko. Izan ere, 226 pertsonak zuzen erantzun dute galdetegia, horietarik 153 haurrak, 42 gazteak eta 31 helduak. Sarituen artean, Lumila Tellechea, Frank Servat eta Gustavo Irazabal, besteak beste.

Laprida, Argentina. Lagun Onak euskal etxeko Eusko Txokoa Liburutegiko Ester Arrondo erreferenteak adierazi digunez, hona sarituen zerrenda, sari ziren zortzi liburuak galdetegia zuzen erantzundakoen artean zozketatu artean:

LEHEN ESKOLA

-Lumila Tellechea, 5. mailakoa, goizeko txandakoa, 1 zenbakidun Lehenngo Mailako Eskolakoa; saria, "Dinodino" liburua, Stefano Bordiglioni egile
-Aylén Dufau, 5. mailakoa, arratsaldeko txandakoa, 6 zenbakidun Lehen Mailako Eskolakoa; saria, "La torre de cubos", Laura Devetach egile
-Delfina Ballesteros, 6. mailakoa , goizeko txandakoa, 1 zenbakidun Lehenengo Mailako Eskolakoa, "Cuentos de la selva" liburua sari, Horacio Quiroga egile
-Enzo Celis, 6. mailakoa, arratsaleko txandakoa, 6 zenbakidun Lehenengo Mailako Eskolakoa, "Cuentos con valores" liburua sari, Mónica Sosto egile

BIGARREN ESKOLA

-Frank Servat, Lehen B-koa, goizeko txandakoa, 1 zenbakidun Bigarren Mailako Eskolakoa; Saria, William Shakespeare-ren "Macbeth"
-Agostina Mendioroz, Lehenengo A-koa, saria, "Pura coincidencia", Susana Beatriz Martos egile
-Mara Díaz, Lehenengo B-koa", arratsaldeko txandakoa, "La revolución" liburua sari, Ricardo Mariño egile

HELDUAK

-Gustavo Irazaval; Guregandik 9 urtekaria egokitu zaio, Lapridako Arturo Campion Ikastegiak plazaratu duen azkeneko zenbakia

Galdetegiaren gaia Argentinar eta Euskal Ereserkiak ziren, Argentinako Ereserki Nazionalak berrehun urte bete zituela-eta.

Lehiaketako partaideak, oro har, ongi erantzun diotenak galdetegiari 226 izan dira, horietarik 153 haurrak, 42 gazteak eta 31 helduak. Epaimahaikide izan dira Eusko Txokoa Liburutegiko batzordekide diren Elsa Ehyerabide, Mabel Jorge, Ana María Gancedo eta María Ester Arrondo. Eskerrak ematen dizkiete eskoletan laguntzaile eta suspertzaile izan diren irakasleei eta baita ekimenean lagundu duten lapridatar guztiei ere.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia