euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Lujaneko euskaldunek bertako Basilikako Arantzazuko Amaren irudia prozesioan atera zuten lehen aldiz

2007/12/29

Prozesioa Basilikatik irteterakoan, Arantzazuko Ama Birjinaren irudiarekin
Prozesioa Basilikatik irteterakoan, Arantzazuko Ama Birjinaren irudiarekin

PUBLIZITATEA

Aurtengoa urte garrantzitsua izan da Argentinan Arantzazuko Amarentzat. Zenbait herri eta euskal etxeek omenaldiak egin dizkiote eta gehiago dira orain Ama Birjina honen aldareak . Berriki Lujaneko Euskal Etxeak omenaldi ederra egin zion herri argentinar honetako Basilikako Arantzazuko Ama Birjinaren irudiari. Lehenengo aldiz kriptatik atera eta, prozesioan eraman ostean, aldare nagusian meza eskaini zioten Lujaneko Ama Birjinaren irudiaren ondoan, euskal eta argentinar banderak aldamenean.
Lehenengo aldiz Lujaneko Basilikan dagoen Arantzazuko Ama Birjinaren irudia kalera atera zen joan den irailean, Lujaneko Euskal Etxeko kideek antolatutako prozesioan. Ekitaldian Lujaneko eta inguruko euskaldun talde batek hartu zuen parte eta egun berezi eta alaia izan zen, buletin honi adierazi zaionez. Topaketa Basilikako kriptan hasi zen. Bertan prestatu zuten irudia eramateko plataforma txikia eta errosarioa errezatu zuten prozesioari ekin aurretik.

[Joan den irailaren 9an eginiko prozesioaren aurretik Arantzazuko Ama Birjinaren irudia eramateko plataforma prestatzen kripta barruan]

Arantzazuko Ama Birjinaren irudia 2000 urteko ekainaren 4ean jargiratu edo tronuratu zuten Lujaneko Basilikan eta hauxe zen kalera irteten zen lehen aldia. Basilikaren aurreko plazan ibilbide labur bat egin ostean, irudia tenpluko aldare nagusira eraman zuten eta Jorge Eduardo Scheinin aitak, San Fernandoko Nuestra Señora de Arantzazu elizako abadeak, meza eskaini zuen. Meza ostean irudian kriptara eraman zuten berriz, hurrengo prozesioan euskaldunekin biltzen denerarte. Eguna 'alaitasun eta jai giroan' bizi zuten parte hartu zutenek, Luis Maria Astarloa euskal etxeko kideak EuskalKultura.comí azaldu dionez.

[Arantzazuko Ama Birjinaren irudia Basilikatik irten zeneko unea]

[Arantzazuko Ama Birjinaren irudia kristalezko kutxak babestua atera zuten elizatik]

[Prozesioa, ikurriña eta argentinar banderekin, Basilikaren aurrean]

[Francisco Astarloa, prozesioan parte hartu zuten euskaldun gazteenetako bat]

[Prozesioa Basilika ondoko plazan zehar]

[Aita Scheinin, San Fernandoko Arantzazuko Amaren parrokiako parrokoa meza ematen Arantzazuko Ama Birjinaren irudia aurrean duela, Lujango Ama Birjinaren ondoan beti ere]

[Prozesioa bukatuta, parte hartu zutenetako batzuk argazkiak atera zituzten Arantzazuko Ama Birjinaren ondoan, haren ohiko kriptan]

[Belaunaldi zaharrak pasatzen dio lekukoa belaunaldu berriari. 'Izan garelako gara, izan garelako izango dira' dio euskal esaera zaharrak. Horixe ere pensatuko du argazkian ikurriña daraman aitzindari euskal argentinarrak]


Lotura interesgarriak

Lujaneko Basilikaren webgunea
www.basilicadelujan.org.ar

Arantzazuko Amaren parrokia, San Fernandon (Argentina)
www.aranzazu.org.ar

Arantzazuko Santutegia, Euskal Herrian
www.arantzazu.org

Arantzazu (Lima, Peru), Ameriketako lehenengo kofradia (1612)
Francisco Igartuak idatzia, Euskonewsen

Arantzazuko Ama Birjinaren Kofradia, Mexikon
Gorka Rosain Undak idatzia, Euskonews-en

Arantzazuko Amaren prozesioa iragarri dute Lujanen (Arg.)
2007ko abuztuaren 21ean EuskalKultura.com-en argitara emana

Arantzazuko Ama Birjina jargiratu dute Chivilcoyn (Arg.)
2007ko ekainaren 27an EuskalKultura.com-en argitara emana

Harrera eskaini diote Arantzazuko Amari Chivilcoyn (Arg.)
2007ko maiatzaren 22an EuskalKultura.com-en argitara emana

Arantzazuko Andra Mariari bederatziurrena Arrecifes-en (Arg.)
2006ko abuztuaren 31ean EuskalKultura.com-en argitara emana

Arantzazuko Amaren irudi ibiltaria Villa Mercedes-en (Arg.)
2006ko otsailaren 21ean EuskalKultura.com-en argitara emana

Arantzazuko Ama jargiratu dute Villa Mercedes-en (Arg.)
2005eko abenduaren 29an EuskalKultura.com-en argitara emana

Arantzazuko Amaren erreplika iritsi da Villa Mercedes-era (Arg.)
2005eko azaroaren 1ean EuskalKultura.com-en argitara emana

San Miguel herri buenosairestarrak Arantzazu jargiratu du (Arg.)
2005eko urriaren 3an EuskalKultura.com-en argitara emana

Arantzazuko parrokiak aurreskua berreskuratu du (Argentinan)
2005eko irailaren 13an EuskalKultura.com-en argitara emana

Entre Ríos-eko Victoria herriak botoak berritu dizkio (Arg.)
2004eko martxoaren 8an EuskalKultura.com-en argitara emana

Arantzazuko Ama Montevideoko muinoan (Uruguai)
Renée Fernández eta Danilo Maytía-ren artikulua Euskonews-en


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia