euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Luján-eko Basilika argentinarrean dagoen Arantzazuko Ama Birjinaren irudia lehen aldiz aterako dute prozesioan

2007/08/21

Arantzazuko Amaren Arrecifeseko irudia. Argentinan zehar fededun asko biltzen ditu bere inguruan Arantzazuko Ama Birjinak
Arantzazuko Amaren Arrecifeseko irudia. Argentinan zehar fededun asko biltzen ditu bere inguruan Arantzazuko Ama Birjinak

PUBLIZITATEA

Lujan-eko Basilika Argentinako elizik ospetsuena eta bisitatuena da doaike. Bere baitan, toki propioa dauka, duela zazpi urte jargiratu edo tronuratu zutenetik Arantzazuko Ama Birjinak. Orain, Arantzazuko Amaren irudia prozesioan ateratzea erabaki dute, datorren irailaren 9an, bere Kriptatik Basilikako aldare nagusira eramanez, bertan Lujan-eko Amaren ondoan Meza Santua ospatzeko. Hau dela-eta, gonbidapena luzatu zaio bereziki komunitate euskal-argentinar fededunari, ekitaldi honetan parte har dezan. Deialdia fededunen elkarretaratze batekin hasiko da, irailaren 9an 14:45etan, Basilikaren ate nagusian.
Lujaneko Euskal Etxeak oharra plazaratu du bertako euskal komunitatearen izenean, gonbidapena luzatuz parte hartu nahi duten pertsona guztiei eta bereziki euskal-argentinar komunitateko partaideei eta oro har Argentina osoko lagun fededun guztiei, parte har dezaten irailaren 9an arratsaldez egingo diren ekitaldietan. Ekitaldiok elkarretaratze batekin hasiko dira 14:45etan Basilikako ate nagusian, ondoren, 15:15etan erromesaldiari ekiteko Arantzazuko Ama Birjina dagoen kriptatik elizako aldare nagusira.

Arantzazuko Andra Mariaren irudia Lujan-eko Basilikako kripta honetan 2000. urteko ekainaren 4an izan zen jargiratu edo entronizatua eta hau izango da bere atsedentokitik ateratzen duten lehenengo aldia, izan ere prozesioan Basilikako aldare nagusira eraman eta bertan 15:30etan hasiko den Meza Santua Lujan-eko Ama Birjinaren ondoan entzun dezan, ondoren berriz ere Kriptara itzuliko dutelarik.

Lotura interesgarriak

Lujan-ko Andra Mariaren Basilika Nazionala
www.basilicadelujan.org.ar

Arantzazuko Amaren Santutegia, Euskal Herrian
www.arantzazu.org

'Arantzazu (Lima, Perú), la primera cofradía de América' (1612)
Francisco Igartuak, Euskonews-en

'La Cofradía de Nuestra Señora de Arantzazu en México'
Gorka Rosain Unda-k, Euskonews-en

Arantzazuko Ama Birjina jargiratu dute Chivilcoy-n
2007ko ekainaren 11ean EuskalKultura.com-en argitara emana

Bederatziurrena Arantzazuko Amari Arrecifes-en
2006ko abuztuaren 31ean EuskalKultura.com-en argitara emana

Arantzazuren irudi bat etxez etxe Villa Mercedes-en
2006ko otsailaren 21ean EuskalKultura.com-en argitara emana

Arantzazuko Ama jargiratu dute
2005eko abenduaren 29an EuskalKultura.com-en argitara emana

Arantzazuko Lagunen fundazioa, geroari eusteko formula
2005eko azaroaren 4an EuskalKultura.com-en argitara emana

Ehundaka emakume Arantzazu, Arantzazun
2005eko urriaren 22an EuskalKultura.com-en argitara emana

San Miguel-ek ere Arantzazuko Ama jargiratu
2005eko urriaren 3an EuskalKultura.com-en argitara emana

Aurresku argentinarra Arantzazuko Andra Mariari
2005eko irailaren 13an EuskalKultura.com-en argitara emana

Arantzazuko Basilika berriaren urrezko ezteiak
2005eko abuztuaren 29an EuskalKultura.com-en argitara emana

Arantzazu: berritu izaten segitzeko
2005eko uztailaren 11ean EuskalKultura.com-en argitara emana

Victoria hiri argentinarrak Arantzazurekiko botoak berritu
2004ko martxoaren 8an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia