euskal diaspora eta kultura
2011/08/19
PUBLIZITATEA
New Orleans, Estatu Batuak. Urte batzuk daramatza Michel-Antoine Goitia-Nicolas, eta berarekin jende multzo txiki batek, Luisianan euskal etxe eta euskal-amerikar dinamika bat sortu nahian. EuskalKultura.com horren guztiaren lekuko izan da, eta segitu ditu, beste hainbeste artikulu bidez azken hamarkada honetan, ildo horretan emandako pausoak (ikus artikulu horietako batzuk 'erlazionatutako elementu'etan, euskarazko zein gaztelaniazko bertsioetan). Ahalegin horiek ez dute erraztasunik izan, bereziki Katrina hurakanak eskualde horretan egindako sarraskiak estatua bera eta bertako biztanleek bortizki kolpatu eta barreiatu baitzituen, tartean bertako euskaldunak eta euskal elkartearen lanak.
Oraingo honetan, urterokoa izateko bokazioz sortua den beste ekimen batekin datorkigu Goitia-Nicolas, aurrekoen tanjera eta formato berarekin: lehenik hitzaldi bat, interesatuei Luisianaren historia azalduz eta euskaldunek bertan izan zuten zerikusia eta egin zuten ekarpena azaleraziz eta aldarrikatuz, ondoren iragan hori lanean ipini nahian egungo forma emanez eta euskal etxe baten egitura, dinamika eta egutegia harturik.
Abuztuaren 24an San Bartolome dela baliatu du, aipatuz Euskal Herrian zehar hainbat herritako zaindaria dela, eta historiara ere joz eta San Bartolomeko sarraskiko gertakari tragikoak gogora ekarriz, "horrek frantses euskaldun aristokrazia hugonotea hamarnatu baitzuen, Mundu Berrirako emigrazioa sustatuz".
Horrekin batera, eta Luisianako historia lehen lerrora ekarriz, deialdiak abuztuaren 24a bestela ere nahi du gogora ekarri "San Luis Frantziako Erregeren festa bezpera izanik, berau Luisianako zaindaria eta baita New Orleans-eko lehenengo zaindaria ere baita, eta euskaldunen bi erresuma historikoen ondorengo, Gaskuinakoa (Akitania) eta Nafarroakoa, Gaskuinako Gilen Antsoren eta Nafarroako Blancaren bitartez".
Luisianako topaketa berri hau datorren asteazkenean, abuztuaren 24ean izango da Chateau du Lac jatetxean (2037 Metairie Rd, Metairie, LA 70005; tel 504-831-3773), arratsaldeko seietatik bederatziak arte. Ekitaldi osoak 50 dolarreko sarrera izango du. Etortzeko asmoa dutenei erreserbak astelehenaren aurretik, abuztuaren 22a baino lehen egitea eskatzen zaie.
Baduia webgunerik? Ez dut atxeman.
Zatarainen semea, 2011/08/22 11:57
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus