euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Luis Zaldua Uruguaiko Saltoko Euskal Etxeko lehendakari berrautatua; "Erakundea biziberritzen joan da"

2016/06/06

Luis Zaldua Saltoko Euskaldunen Taldea (sic) Euskal Etxeko lehendakari da Uruguaiko Salto herrian (argazkia Diario El Pueblo)
Luis Zaldua Saltoko Euskaldunen Taldea (sic) Euskal Etxeko lehendakari da Uruguaiko Salto herrian (argazkia Diario El Pueblo)

PUBLIZITATEA

Luis Zaldua notarioa berriz ere hautatu dute Uruguaiko 'Saltoko Euskaldunen Taldea' Euskal Etxeko lehendakari. Euskal elkarteko fundatzaileetakoa izan zen bera eta aurretik ere 2003-2004an izan zen presidente. Zuzendaritza Batzordean lagun dauzka Hugo Llona, lehendakariorde; idazkari Ana María Zaldúa; idazkariorde, Analía Moreale Olaizola; diruzain, Fernando Urroz; diruzainorde, María Inés Bentancor; eta batzordekide María Noel Arrúa. Saltoko Diario El Pueblok argitara emaniko artikulua laburbildu dugu hona.

Salto, Uruguai. Luis Zalduak hasieratik darama Saltoko Euskaldunen Taldea izena hartu zuen Euskal Etxean. Elkartean sorreran partaide izan zen bere bi anaia eta herriko zenbait lagukein batera. "Gure bulegoan hasi ginen biltzen, anaiekin eta lagun talde batekin, eta honela hartu genuen euskaldunen ondorengoak biltzeko erabakia, 92. urte inguruan", kontatzen du.

Euskal Etxea Saltako Amorin kalearen 258an jaio zen; apurka jende gehiagorengana iritsi eta kopurua handitzen joan zen jende askoko batzarrak egiteraino, izan ere hasieran zeuzkaten uste eta prebisioetatik askoz haratago. Bazkide fundatzaileetakoak dira baita ere lehendakariorde berria, Hugo Llona eta Adela  Soto de Beriau.

Entusiasmo handiz elkartea 1992ko abenduaren 3an jaio zen, San Frantzisko Xabier egunean, Saltoko Ateneoan, eta egun hartan sinatu ziren estatutuak. Euskal Etxeko lehenengo presidentea Hugo Zaldua izan zen, ondoren berrautatua zenbait aldiz".

"Bikaina izan zen joan den urtera arte izan genuen lehendakaria, Adela Soto, komunikazioa handia izan zelarik Zuzendaritzarekin", azaltzen du Zalduak. Elkartea indartzea hartu zen helburu, erakunde guztiek bezala denboran zehar gora -beherak pasatutakoa baita.

2016rako proposamenak

Urte honetarako proposamen berriak ari dira gauzatzen, oinarri hartuta indarrean daudenekin aurrera egitea. Aurreneko helburua euskara eskolekin segitzea da, Montevideon Errepublikako Unibertsitatean irakasle den Leonat Egiazabal irakasle. Ikastaroa irekia eta doanikoa da eta interesa izan dezaketen Saltoko guztiei luzatzen zaie gonbitea parte har dezaten. Tartean gazteei, aukera ederra baita euskara bezalin historia luzea duen hizkuntza bat ikasi ahal izatea.

Susana Tafernaberryk bere Zeremonia eta Protokolo nikastaroarekin segituko du. Jorge Da Costa Leites-ek Paisajismo ikastaroa emateko asmoarekin jarraitzen du. Dantza taldeari berrekingo zaio eta euskal gastronomia sustatzen duten tabernekin segituko da, gauza bera ardo dastaketetik eta pintxo lehiaketa eta ekitaldiekin. "Aukera ona ematen digu bazkide eta gonbidatuak biltzeko" gehitzen du Luis Zalduak. Alicia Rognonik, bere aldetik, bidaiatzeko ingeles ikastaro bat eskainiko du, eta aurrera egingo du Angela Juanenaren pintura tailerrak.

Aldi bere an, Urubarri proiektua ere aurrera doa, Pacual Harriagueren 19.mendeko soto historikoaren berreskuratze, zaharberritze eta turismorako prestatzeko proiektua da. Euskal aitzindarien emaitza izan zen, garrantzitsua eskualde honetan. Euskal Herriko Unibertsitatea eta UNESCO katedra laguntaile dira, Departamenduko Kultura Zuzendaritzarekin, Jorde de Souza tarteko. "Kulturgune bilakatzea nahi dugu; sotoa monumentu historiko aitortzekotan dira eta horrek harrotasun puntua ematen digu Saltoko biztanle guztiei".

Argitaratzekotan da baita ere Saltoko euskal memoria berreskuratuko duen lan bat, 30 elkarrizketatik goiti biltzen dituen liburua, Saltoko departamenduko euskaldunak eurak.

(Artikulu originala, gaztelaniaz, Saltoko Diario El Pueblok argitara emana)



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia