euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Luis Gonzalez Etxabarri Bingen Aizkibel idazle bizkaitarra Buenos Airesen hil zeneko 34. urteurrena bete zen atzo

2005/08/08

Bingen Aizkibelen hainbat testu argitaratu zituen 'La Baskonia' aldizkari euskal-argentinarraren alea
Bingen Aizkibelen hainbat testu argitaratu zituen 'La Baskonia' aldizkari euskal-argentinarraren alea

PUBLIZITATEA

Luis Gonzalez de Etxabarri, Bingen Aizkibel ezizenez ezaguna, euskal Diasporako idazle, kazetari eta politikari eraginkorra izan zen. 1893an Bizkaiko Ubidean jaioa, zuzenbide ikasketak egin zituen eta gaztetan Juventud Vasca taldeko lehendakari bezala nabarmendu zen. Euskal kulturaren aldeko lan ugari egin zuen Argentinatik eta Mexiko eta Buenos Aireseko hainbat aldizkaritan argitaratu zituen bere lanak.
'Bingen Aizkibel' ezizenez sinatzen zituen bere lanak Luis Gonzalez de Etxabarri idazle bizkaitarrak eta Hermes, Euskal-Esnalea, Mexikoko Vida Vasca eta Argentinako La Nación Vasca, La Baskonia eta Euskalduna aldizkarietan eman zituen argitara aipagarrienak, hala euskaraz nola gazteleraz. Eusko Ikaskuntzaren eta Euskaltzaindiko sortzaileetako bat izan zen. Nahiz eta berez bizkaitarra izan, Euskal Hizkuntza Akademiako bileretan Arabako ordezkari gisa hartu zuen parte, bertako euskalkiak ongi ezagutzen baitzituen.

1923-1924 urteetan Aberri egunkariaren zuzendari izan zen. Bere obra nagusiak Ipuin aberkoyak, Illobia, Urretxindorra, Arana-Goiri bardo de la Patria eta Cantos de Euzkadi lanak dira.


Lotura interesgarriak

Biografia eta loturak
Literaturaren Zubitegian

La Baskonia aldizkariko aleak interneten
Renoko Basque Libraryn


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia