euskal diaspora eta kultura
2013/09/13
PUBLIZITATEA
Juan Agotegaray Etxaniz. Iragan astelehenean, irailaren 10ean, 25 urte bete dira on Lucio Etxaniz Iturria, amaren aldetik nire aitatxi, gure ondotik fisikoki desagertu zenetik.
Duela astebete Immigrantearen gorazarra egiten genuen eta eskerrak ematen genien etorkinei gure Arrecifes maitea eraikitzen laguntzeagatik.
On Lucio Nafarroan jaio zen, erro gipuzkoarreko familia batean, eta 1912an etorri zen, bere anaia on Celestinok Argentinako Chacotik bidaltzen zizkion berri onen gibeletik.
Ikuspuntu askotarik aipa daiteke on Lucio: familia eraikile, Jainkoaren babes eta aterpean; langile nekaezin, merkataritzan zein hezkuntza alorrean; artista: marrazkigile, koadrogile, dantza irakasle, koru gidari, antzerki sustatzaile, euskaltzale; ekimentsu eta elkarte sortzaile: sortu zituen besteak beste Euskal Elkartea, Klub Sozial Argentinarra, Almirante Brown Kluba, Parroki Liburutegia, Argentinako Eusko Abertzale Ekintza; kirolari (Brown berde-beltzean jokatu zuen; paleta ere Brozone eta Luchessi-rekin); idazle eta olerkari...
On Lucioz hiz egitea, Argentinari zion maitasunetik egitea da, bera sortu zeneko aberria ere (Euzkadi) maite zuen bezalaxe; eta bere hitzak behin eta berriro, geure aberri argentinarra maitatu eta geure aberri ikur nazionalak errespeta genitzan.
Bere irakaspenak ez ziren alferrikakoak izan.
Ez zen batere "belarri batetik sartu besterik atera" modukorik gertatu bere esan eta irakatsiei dagokienez; ez eta Euskal Herriko ohitura eta tradizioekin egin zuen ereintzaz ere, haren uzta begi begistakoa baita gaur egun.
Mila esker, aitatxi, Arrecifesi eman zenion guztiagatik eta geuri ere, zeure ondorengoei, eman zenigunagatik!
Lotura interesgarriak
-Artikulua Etxaniz anaiei buruz, Noe Fernandezek sinatua Dantzan.com-en
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus