euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Lucia Lacarra zumaiarra 'Hamarkadako dantzari' izendatu dute Moskuko Kremlin jauregian

2010/10/01

Lucía Lacarra dantzari zumaiarra sariarekin
Lucía Lacarra dantzari zumaiarra sariarekin

PUBLIZITATEA

XX. Mendeko Izarren Gala deritzon ikuskizunean parte hartu eta gero saria jaso zuen Lucia Lacarrak joan den igandean Moskun: 'Hamarkadako dantzari' izendatu zuten. Berarekin batera beste hiru dantzarik ere jaso zuten izendapena: Errumaniako Alina Cojocaru eta Errusiako Svetlana Lunkina eta Diana Vishneva. Lacarra Munikeko Operako Balleteko dantzari nagusia da.

Mosku, Errusia. Lucia Lacarra dantzari zumaiarrak esker ona agertu du 'Hamarkadako dantzaria' saria jaso zuenean joan den igandean Moskuko Kremlin jauregian.

Saria jaso aurretik Lacarrak XX. Mendeko Izarren Galan emanaldia eskaini zuen, 'Presoa' eta 'Thais' lanak dantzatuz. Marlon Dino, Munikeko Operako Balleteko kidea, izan zen bere partenaire-a emanaldian.

Gala ostean zumaiarrak saria eta larruzko beroki bat jaso zituen.

Lacarrak saria 'Moskuko Kremlineko taulagainean eta 6.000 lagunen aurrean' jasotzea oso hunkigarria izan zela azaldu du, 'urte hauetako lanaren ordaina delako'.

Hala ere garrantzitsuena 'hamarkada honetan zehar ikusleek, nire emanaldien bitartez transmititu nahi izan dizkiedan emozioak jaso eta gogoratzen dituztela' jakitea dela azpimarratu du.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia