Chacabuco, Argentina. Zuzendaritza Batzordearen zati bat berritu dute Chacabucoko 'Guillermo Larregui' Euskal Etxean eta orain arte hurrenez hurren lehendakari, idazkari eta diruzain ziren Lucía Igarzabal, Eliana Domenech eta Juan Cruz Zubeldiak lekukoa pasatu diete hautatu berriei: orain arteko diruzain Juan Cruz Zubeldia da lehendakari berria, idazkaria Cristina Jaca eta diruzaina, Pablo Pavesa. Elkartearen Ohiko Batzar Nagusia asteazkenez, martxoaren 29an egin zen, eta Zuzendaritza berriak hitz goxoak izan zituen kargua uzten zutenentzat, azpimarratuz "euren arreta, ardura eta dedikazio handia".
Datozen bi urteetan honakoek osatuko dute 'Guillermo Larregi'ko Zuzendaritza Batzordea:
-Lehendakari: Juan Cruz Zubeldía
-Lehendakariorde: Aníbal Sebastián Izurieta
-Idazkari: Cristina Jaca
-Idazkariorde: Carolina Echave
-Diruzain: Pablo Pavesa
-Diruzainorde: Romina Arostegui
-Batzordekide titular lehena: Fernando Ojeda
-Batzordekide titular bigarrena: Juliana Anchordoqui
-Batzordekide ordezko lehena: Héber Rodríguez
-Batzordekide ordezko bigarrena: Eliana Domench
Batzorde Kontu Ikuskatzailea
-Batzordekide titular lehena: Élida Zubeldía
-Batzordekide titular bigarrena: Lucía Igarzábal
-Batzordekide titular hirugarrena: Olga Ortega
-Batzordekide ordezko lehena: Claudio Miranda
-Batzordekide ordezko bigarrena: Walter Barnetchegaray
Eskerrik asko orain arteko batzordeari eta ongi etorri eta zorte on berriari!