euskal diaspora eta kultura
2009/12/14
PUBLIZITATEA
Mexiko Hiria, Mexiko. Jatorriz Mutis–Mutanti, una mirada dice más que mil palabras (Mutis-Mutanti...begirada batek mila hitzek baino gehiago dio) izena duen erakusketa ez da batere Lourdes Arrecheak zabatzen duen lehena, aurretik hogeitik gora eginak baititu Mexikon bertan zein artistak jatorria duen Nafarroan.
Arrecheak hirurogei bat pieza prestatu ditu erakusketa honetarako, eta "hortxe da begia garatuko, ez irudi gisa soilik metafora gisa baizik, margolanak agerian uzten duen narratibotasun objetiboaren barnean. Erakusketa honek sortze eta gai aldetiko berrikuntza puntu bat ekarri nahi du, helburua begial ikustea izanik edo begiak zu ikustea, arte erakusketa bat manera desberdin batez atxematea lortzeko", azaltzen du hitzorduari buruz banatu den prentsa-agiriak.
Erakusketa datorren asteazkenean zabalduko da, abenduak 16, arratsaldeko sei t'erdietan Mexiko DFn, Coyoacango Sra. Catarina auzoko 'Jesus Reyes Heroles' Kultura Etxean, Francisco Sosa # 202 helbidean. Abenduaren 20ra arte egongo da zabalik, sarrera libre eta doainik.
Lotura interesgarriak
Lourdes Arrechearen soslaia, lanak eta harremanbidea
http://lourdes-arrechea.artelista.com
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus