euskal diaspora eta kultura
2009/06/25
PUBLIZITATEA
Las Flores, Argentina. Joan den larunbatean, ekainaren 20an, Las Floreseko euskaldunek Euskal Herriko kultura zabaldu eta ezagutarazteko aukera polit bat izan dute Las Floresen bertan antolatutako Coralmen-te ekitaldian. Coralmen-te, bertako Dante Alighieri Eskola Elebidunak urtero antolatzen duen ekintza kulturala da, eta lagun artean tea hartu eta hori egitearekin batera musikaz gozatzea dauka ezaugarri.
200.9ko edizio honetan, Las Floreseko ahots-talde bat eta Celia Bartolomé eta Marianela Adad bakarlariak aritu ziren. Euskal abestiak ere entzun ahal izan ziren jaialdian, Cañuelaseko Denak Bat Euskal Etxeko abesbatzarekin hain zuzen. Santiago López irakaslearen gidaritzapean, euskarazko nahiz gaztelaniazko errepertoria eskaini zuen hamabi lagunek osatutako koru honek, eta izugarrizko arrakasta lortu zuen. Izan ere, txalo ugariz agurtu zuen publikoak errezitala bukatu zenean.
Dantza egiteko garaian, euskaldunak nabarmendu ziren berriro. Las Floreseko Loretako Euskaldunak Euskal Etxeko dantzariek kolorez eta alaitasunez bete zuten aretoa Lore Arku eta Fandango dantzekin. Eskertu beharra dago hor euskal dantzari saiatuen ekarpena. Hauexek aritu ziren dantzari: Juana Diéguez, Yésica Saldaña, Gisela Pellejero, Jael Griffes, Graciana Goicoechandia, Ana Giurlani, Tatiana Iparraguirre, Camila Ordorica, María José Puente e Iñaki Iparraguirre.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus