euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Loretako Euskaldunak Euskal Etxeak Graciana Goicoechandia aukeratu du berriz ere lehendakari

2011/07/19

'Curso de Moldería Industrial y Familiar Textil' ikastaroko ikasleak; Italo Antonio Panattieri izan da irakasle (argazkia LasFloresEE)
'Curso de Moldería Industrial y Familiar Textil' ikastaroko ikasleak; Italo Antonio Panattieri izan da irakasle (argazkia LasFloresEE)

PUBLIZITATEA

Las Flores herriko Euskal Etxeak, Loretako Euskaldunak elkarteak, zuzendaritza batzordea berritu du eta Graciana Goicoechandia bazkidea aukeratu du berriz ere presidente karguan. Bere taldea Luisa Andraca presidenteordeak eta Liliana Arredondo idazkariak osatzen dute, besteak beste. Egin dituen azken ekimenen berri ere eman du euskal elkarteak: batetik, Karmengo Amaren egunean, uztailaren 16ean, postua jarri zuen herriko plazan egin zen merkatuan, eta bestetik, elkarteak egin duen 'Curso de Moldería Industrial y Familiar Textil' ikastaroaren itxieran diplomak eman zizkien ikasleei.

Las Flores, Argentina. Loretako Euskaldunak Euskal Etxeak Zuzendaritza Batzordea berritu eta 2011-2013rako agintari berriak aukeratu zituen azken bilkura orokorrean. Honakoek osatzen dute batzordea:

-Lehendakari: GOICOECHANDIA, Graciana Mabel
-Lehendakariorde: ANDRACA DOR, Luisa Inés
-Idazkari: ARREDONDO, Liliana Felisa
-Idazkariorde: ECAY, Nilda Manuela
-Diruzain: GIURLANI VIDAURRETA, Ana María
-Bigarren diruzain: ARRAZUBIETA, Mónica Liliana

-Bokalak: ARRENDONDO, Alfredo Félix ARTOLA, Marta Luján GIÚDICE ESPELET, Sara Amelia MALIANI ARRAZUBIETA, Lucía REYES LARA, Alejandro Martín ECHEVERRÍA, Susana Alicia

-Ordezko bokalak: Mónica Yolanda ARRAMBIDE, Mirta Marina FERNÁNDEZ, Luis Ezequiel GARMENDIA

-Kontulariak: Aurelio CHEMINET, Hugo Ezequiel MUSCAR, María Ernesta VIEGAS
-Ordezko kontulariak: RIQUELME, Omar Alfonso

Elkarteak Euskal Etxeak antolatu zuen "Curso de Moldería Industrial y Familiar Textil" ikastaroaren azken jardunaldia ere egin zuen, eta diplomak banatu zizkien Italo Antonio Panattieri irakaslearen zuzendaritzapean ikastaroa burutu duten lagunei.

Horrez gain, Loretako Euskaldunak elkarteak Las Floreseko Karmengo Amaren jaian parte hartu zuen iragan uztailaren 16ean. Herriko elizan omenaldia egin zioten Karmengo Amari eta, ondoren, prozesioaren bidean standa jarri zuten plaza nagusian. Bertan, elkarteko bazkideek euskal jakiak jarri zituzten salgai, euskal etxearentzako dirua biltzeko. 

las flores

[Las Floresko Euskal Etxearen postuaren aurrean, Karmengo eguneko ospakizunetan (argazkia LasFloresEE)]

 

 

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia