euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Loreak" filma Oscarretara bidean: aurrenekoz, euskara hutsean eginiko luzemetrai bat hautagaien artean

2015/09/29

"Loreak" filmaren irudi bat
"Loreak" filmaren irudi bat

PUBLIZITATEA

Markak hausten eta euskal zineari bide berriak urratzen darrai "Loreak" filmak. Gaur goizean, Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren luzemetraia Oscar sarietarako hautagai aukeratu du Espainiako Zine Academiak. Aurrenekoz, euskeraz eginiko film bat munduko zine sari nagusietarako lehian da. Orain, mundu osoko luzemetraiekin lehiatuko da azken aukeraketan sartu ahal izateko. Urtarrilaren 14an aditzera emango dira bost finalistak.

Donostia-San Sebastián. Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga zuzendarien "Loreak" filma hautatu dute gaur goizean Espainiako Zine Akademiaren ordezkari 2016ko Oscar sarietararako. Euskara hutsean, film honek ibilbide arrakastatsua egin du iaz Donostiako Zinemaldiko sail ofizialetan estrenatu zenez geroztik, eta hizkuntza txikitan eginiko luzemetraiek ere nazioartean ikuslegoa badutela erakutsi du.

Gaur goizean egin den aukeraketan "Loreak"-ek beste bi filme garaitu ditu: "Magical girl", Carlos Vermut zuzendariarena, eta "Felices 140", Gracia Querejetarena. Aukeraketa hau, hala ere, Oscarretara bidean urrats -handi- bat baino ez da. Orain, mundu osoko punta-puntako filmeekin lehiatuko da Hollywood-en. 

Abenduaren erdialdera, AEBetako Zine Akademiak horien guztien arten aurre-aukeraketa bat egingo du eta urtarrilaren 14ean aditzera emango dira Oscar sarietan Atzerriko Hizkuntzan eginiko Film Onenaren saria eskuratzeko lehian izango diren 5 hautagaiak.

Zorte on!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia