euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Loreak", "Emak Bakia", "Amama" eta gehiago, gaur Madrilen abiatuko den "Euskal Zinemagile Berriak" zikloan

2016/03/10

Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren "Loreak" izango da ziklo honetan ikusi ahalko den filmeetako bat
Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren "Loreak" izango da ziklo honetan ikusi ahalko den filmeetako bat

PUBLIZITATEA

Gaur bertan hasiko da Madrilen SGAE Fundazioak antolatu duen "Nuevos Cineastas Vascos" (Euskal Zinemagile Berriak) zikloa. Emanaldiak martxoaren 16a arte luzatuko dira eta besteak beste, honako lanak izango dira ikusgai: Ander (Roberto Castón, 2009); Izarren argia (Mikel Rueda, 2010); Loreak ( Jose Mari Goenaga eta Jon Garaño, 2013); La casa Emak Bakia (Óskar Alegría, 2013) eta Amama (Asier Altuna, 2015).

Madril, Espainia. Euskal Zinemagile Berriei eskaini die zikloa SGAE Fundazioak eta martxoaren 16a bitartean hainbat film luze eta laburmetraia izango dira ikusgai Berlanga zine-aretoan. Aipatutako luzemetraiez gain, honako laburrak ere emango dituzte: hasteko, Isabel Herguera zinemagilearen laburmetrai emanaldia, eta horrez gain, Bilbao-Bizkaia. Exterior-Día (2015) proiektuko zazpi labur.

Egitasmo honetan hiru belaunaldietako zinemagileen lanak bildu dira: Amatxu maitea (Luis Marías); Caminan (Mikel Rueda); El amigo imaginario (Javier Rebollo); Los ocho pecados capitales  (Sra. Polaroiska, aka Alaitz Arenzana, María Ibarretxe); Misterio en el parque de doña Casilda (Enrique Urbizu); Parpadeos (Imanol Uribe) eta  Zonbi eguna (Pedro Olea).

Zikloa gaur bertan hasiko da, Bilbao-Bizkaia. Exterior-Día proiektuarekin. Bertan izango dira Luis Marías; Mikel Rueda, Javier Rebollo, Sra. Polaroiska (Alaitz Arenzana y María Ibarretxe), Enrique Urbizu, Pedro Olea eta ZINEBIko zuzendari Ernesto del Río, euren esperientziari buruz hitz egiteko. 

EGITARAUA:

OSTEGUNA, MARTXOAREN 10A

Sarrera doan

19.00 h. Zikloaren inaugurazioa.

 Bilbao-Bizkaia. Exterior-Día / 2015 / 98’

                Zazpi laburmetraiek osatua:

                 Amatxu maitea / Luis Marías / 14’

                 Caminan / Mikel Rueda / 14’

                 El amigo imaginario / Javier Rebollo / 14’

                 Los ocho pecados capitales / Sra. Polaroiska (Alaitz Arenzana, María Ibarretxe) / 14’

                 Misterio en el parque de doña Casilda / Enrique Urbizu / 14’

                 Parpadeos / Imanol Uribe / 14’

                 Zonbi eguna / Pedro Olea / 14’

 

OSTIRALA, MARTXOAREN 11

19.00 h. Amama / Asier Altuna / 2015 / 98’

21.00 h. Ander / Roberto Castón / 2009 / 124’

 

LARUNBATA, MARTXOAREN 12A

19.00 h. Isabel Hergueraren laburmetraiak (50’)

21.00 h. Izarren argia / Mikel Rueda / 2010 / 97’

IGANDEA, MARTXOAREN 13A

19.00 h. La casa Emak Bakia / Oskar Alegría / 2013 / 83’

21.00 h. Loreak / José María Goenaga y Jon Garaño / 2013 / 100’

ASTELEHENA, MARTXOAREN 14A

19.00 h. Isabel Hergueraren laburrak (50’)

21.00 h. Amama / Asier Altuna / 2015 / 98’

ASTEARTEA, MARTXOAREN 15A

19.00 h. Izarren argia / Mikel Rueda / 2010 / 97’

21.00 h. La casa Emak Bakia / Oskar Alegría / 2013 / 83’

ASTEAZKENA, MARTXOAREN 16A

19.00 h. Loreak / José María Goenaga eta Jon Garaño / 2013 / 100’

21.00 h. Ander / Roberto Castón / 2009 / 124’

Informazio gehiago, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia