euskal diaspora eta kultura
2010/03/12
PUBLIZITATEA
Vitoria-Gasteiz. Artikulu horietako lehena joan den asteartean eman zuen argitara Deiak, Javier Nuñez-ek Bilbon sinatuta, eta datorren asteko larunbatean Buenos Airesen gauzatuko diren FEVA hauteskundeak hartzen ditu aipagai, Elvira Kortajarena Jaurlaritzak Argentinan daukan ordezkariak bertan eragin nahi izan duela salatuz, emaitzak, nonbait, izan ez badira ere Kortajarenak nahi zituenak, egunkari horrek dioenez, berak sostengatzen zuen hautagaiak, azkenean, bere burua ez aurkeztea erabaki baitzuen. Artikulua, hemen.
Bestalde, eta egunkari berarekin segitzearren, Deiak gaur eguerdian eman du argitara gaur goizean Eusko Legebiltzarrean Andoni Ortuzar legebiltzarkide jeltzaleak --eta Ardanza lehendakariarekin Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi izan zenak-- lehendakariari Euskadiren ordezkariei buruz eta alor horretan Patxi Lopezek egin dituen izendapenei buruzko galdera. Kasu honetan Vasco Press agentziak sinatzen du artikulua. Kasu honetan ere, izan dezakeen interesagatik ekarri dugu hona.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus