euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Lehendakariak AEBetako ekialdeko zenbait estatu bisitatuko ditu urriaren 13tik 21era egingo duen bidaian

2011/08/08

Lopez lehendakaria iaz Estatu Batueta egin zuen lehenengo bisita ofizialeko ekitaldi batean (argazkia EuskalKultura.com)
Lopez lehendakaria iaz Estatu Batueta egin zuen lehenengo bisita ofizialeko ekitaldi batean (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Patxi Lopez lehendakariak Estatu Batu ekialdeko Texas, Pennsylvania, Washington DC, New York eta Boston hiri eta estatuak bisitatuko ditu datorren urriaren 13tik 21era bitartean Euskal Autonomi Erkidegoko enpresari, ordezkari ekonomiko eta politiko eta Jaurlaritza bertako kideek osatutako ordezkaritza zabal bateko buru gisa egingo duen ostera ofizialean. Programak, harrera-ekitaldiak aurreikusten ditu Washington eta New Yorken dauden euskal eta espainiar komunitateei, Jaurlaritzak zabaldu duen prentsa ohar batek adierazi duenez.

Vitoria-Gasteiz. Agiri horretan esaten denez, Patxi Lopez lehendakaria Ameriketako Estatu Batuetako Ekialdeko Kostara misio batek egingo duen bidaiaren buru izango da udazkenean. Misioa hainbat euskal enpresen ordezkariek osatuko dute, Euskadiko erakunde eta ekonomia ordezkariekin eta Eusko Jaurlaritzako partaideekin batera.

Bidaia urriaren 13tik 21era bitartean gauzatuko da eta helburua biltzea eta bilerak izatea izango du bisitatuko dituzten gobernu federaleko eta estatuetako lehen mailako agintariekin, baita New Yorken eta Washingtonen egoitza duten Nazioarteko erakundeen goi mailako ordezkariekin ere.

Bidaiaren asmoen artean egongo da baita ere, euskal enpresen eta Ameriketako Ekialdeko Kostako enpresa-sarearen arteko harremanak areagotzea --euskal enpresa horietako asko buru baitira mundu mailan euren sektoretan-- eta bertako enpresen eta enpresa horien gaitasunen ezagutza erraztea; baita ere Euskadi herri erakargarri eta dinamiko gisa aurkezten duen irudia zabaltzea, besteak beste Euskadiko turismoaren eta sukaldaritzaren erakargarritasunaren berri emanez eta euskal kulturaren berezitasuna zabalduz.

Bidaia instituzional horren behin-behineko programaren arabera —lehendakariak Ameriketako Estatu Batuetara egiten duen bigarren bidaia da— Texas, Pennsylvania, Washington DC, New York eta Boston hiri eta estatuak bisitatuko dira.

Jarduera ekonomiko enpresarialez gain, harrera-ekitaldiak egingo zaizkio Washingtonen nahiz New Yorken bizi diren euskal eta espainiar komunitateei, adierazi dute Lehendakaritzatik, bidaian parte hartu duten enpresa eta erakunde ekonomikoak ere bertan direla.

Estatu Batuetako hiriburuan Euskadik bultzatzen duen ekonomia iraunkorrari buruzko jardunaldi bat antolatuko da, Garapenerako Inter Amerikar Bankuaren (GIB) egoitzan. Jardunaldi horren mahaietako batean hiru euskal hirik (Gasteiz, Bilbo eta Portugalete), hiri berroneratze lanetan daukaten eskarmentuaren alorrean berri emango dute, adierazi du Jaurlaritzak,

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia