euskal diaspora eta kultura
2013/04/11
PUBLIZITATEA
Santa Fe, New Mexico. Henar Chico bizkaitarraren A Basque in Boise blogaren bitartez jakin dugu "Longmire" telesailerako edstrak aukeratzeko casting honen berri. Henarrek azaldu duenez, Blas Uberuagak, New Mexico Euskal Etxea elkarteko presidente eta buber.net webgune ezagunaren sortzaileak zabaldu du deialdia.
EuskalKultura.com-ekin hizketan, Blas-ek azaldu du Longmire telesaileko casting zuzendari Robert Baxter euskal etxearekin harremanetan jarri zela orain egun batzuk, Santa Fe inguruan grabatuko den eszena baterako estra euskaldunen bila. Euskal jaialdi bat grabatu nahi omen dute eta horretarako ehun lagun behar dituzte.
Pertsona horiek euskal musika tresnak jotzen jakitea edo euskal dantzak jakitea eskatzen dute telesaileko arduradunek. AEBetako euskal dantza taldeentzat telebistan agertzeko eta euskal kultura AEBetan ezagutzera emateko aukera paregabea izan daitekeela uste dugu.
Grabazioa Santa Fe inguruan egingo da, apirilaren 19an. Bertan parte hartu nahi izanez gero, bidali argazki bat eta telefono zenbakia robertbaxtercasting@gmail.com e-mailera edo deitu 505 310-3404 telefonora. Inguruan bazaude, zergatik ez?
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus