euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Londresko Euskal Etxeak Halloween gaua Kokein taldearen kontzertu "izugarri" batekin ospatuko du, azaroaren 1ean

2024/10/25

Kokein taldeak Londresko euskal etxeko eta zale britainiarrekin ospatuko du Halloween bertako Fiddlers Elbow aretoan
Kokein taldeak Londresko euskal etxeko eta zale britainiarrekin ospatuko du Halloween bertako Fiddlers Elbow aretoan

PUBLIZITATEA

Londres, Ingalaterra. Talde eibartarra azaroaren 1ean iritsiko da Londresera, The Fiddler's Elbow aretoan jotzeko. “Zatoz gurekin euskal rockaren Halloween-eko gau tematiko zirraragarri batez gozatzera” dio Londreseko Euskal Etxeak luzatu duen gonbiteak. Eta ‘Sorginen gaua’ girotzeko, abenduan plazaratuko duten disko berriko abesti batzuk aurreratuko dizkiete zale londrestarrei, taldearen klasikoak ere jotzearekin batera, jakina.

1999an Eibarren (Gipuzkoan) sortua, zazpi lan diskografiko ditu kalean Kokeinek, kide dituela Iker Saenz Zaitegi (gitarra), Zaloa Urain (ahotsa), Ruben Txitxes (gitarra), Jatsu Argarate (baxua), eta Haritz Lete (bateria eta ahotsa). Euskal geografiako herri ugaritan jotzeaz gain, Sua, Mice, Zea Mays... bezalako artistekin konpartitu izan ditu agertokiak. 2024 honetan, eta hiriburu britainiarreko Euskal Etxeak gonbidaturik, amaiera berezia emango diote 'Atomika Tour' birari, Camden auzo mitikoan. Sarrerak hemen eros daitezke.

Kokein taldea Instagramen, kokeinrock
Web orri ofiziala, https://kokein.com/

Urte amaiera

London Basque Society - Euskal Etxeak aurreratu nahi izan du baita ere 2024ko Urte Amaierako Festaren antolaketa ongi doala. Abendu hasieran egingo dute, aurten abenduaren 7an, ohiko biltoki duten Goodinge Community Centre-n. Eta ohi bezala, Olentzerorekin batera, eta Urte Amaiera ez ezik Euskararen Eguna ere ospatuko dute bertako bazkide eta lagunek, norbanako eta familia eta haurrek. Parte hartzeko asmoa baduzu, egin mesedez lehenbailehen zeure erreserba, hemen.



hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia