euskal diaspora eta kultura
2013/03/01
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastian. Korrika 18k ikus-entzunezkoen sorkuntzari lekua egin nahi dio aurtengo edizioan eta KorrikaKlip izeneko bideo laburren lehiaketa antolatu du. Lehiaketa honen ardatza Korrika 18ren mezua eta leloa, Eman euskara elkarri, hedatzea izango da.
Bideoa sortzeko baldintza nagusiak bi dira: gehienez, bost minutuko iraupena izatea eta Korrika 18ren kanta –Bagoaz!, Esne Beltzak egina– erabiltzea (osorik, zatika…). Bideoa ikusteko, jo hona. Formatoa librea da: kantaren bertsioak, koreografiak, lip dub-ak, flashmob-ak, cover-ak, dantzak eta bestelako bideo laburrak onartuko ditu Korrikak.
Bideoak e-mailez bidali behar dira korrikaklip@gmail.com helbidera, martxoaren 12a baino lehen. Saria Korrika18ko "material sorta ikaragarria" izango da. Informazio gehiago, hemen.
Londresko grabazioan parte hartu!
Londresko euskaldunek erronkari eutsi eta hitzordua dute bihar goizeko hamaiketan Piccadilly Circus-en, hiriko zenbait lekutan Korrika 18rako bideoa grabatzeko. Parte hartu nahi duten guztiek lagun dezakete. Asmoa, Korrikari buruzko pantomima edo parodia bat egitea da eta, horretarako, bertaratzen direnei musika tresna "bereziak" ekartzeko eskatu diete elkartekoek: "erratza kitarra bezala, porru bat tronpeta bezala edo platano bat alboka bezala, mundiala izango da!".
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus