euskal diaspora eta kultura
2010/03/16
PUBLIZITATEA
Londres, Ingalaterra. Bigarren puntuan, "Elkarteak albistearekin guztiz harrituta dagoela" adierazten du, "zentzuzkoa denez nahigabetuta dago berriarekin eta ez daki ezer, leporatu zaizkion karguei buruz. Elkarteak kezkaz ikusten du halaber gertaera hauek piztu ditzaketen zalantza eta errezeloak eta garbi eta garden jokatu nahi du betiere, ahaztu gabe gure helburuak zein diren: euskal kultura bultzatzea, euskal jendeari Londonen laguntza ematea, baita euskal herritarren zein gure kultura eta gizarteari buruzko interesa agertzen duen edonoren topagune izatea ere".
Azkenik, Euskal Etxeak deialdia luzatu zien bere bazkide eta lagunei, atzo bertan arratsaldeko 7etan egingo zen bilerara (Euskal Elkartearen Oxford Houseko lokalean egitekoa), "argibideak izan, zalantzak argitu edo Garikoitzen egoeraren berri jakin nahi duen edonorentzat", amaitzen da oharra.
-Preso, Espainiaren esku utziko duten erabaki arte (Berria)
-Vivía con su propia identidad (El Correo)
-Detenido hasta que se celebra la vista (Gara)
----------------------
EGUNERAKETA 2010/03/16 17:13
Londresko Euskal Elkarteko Koordinazio Batzordeak atzoko bilkuran zabaldu agiria:
Iragarri bezala, atzo bilera bat egin genuen Oxford Houseko Chapelean Garikoitz Ibarluzearen atxiloketa dela eta. 20 bat pertsona bertarartu ginen eta, informazio-saioan, email-kontu bat sortzea erabaki zen (freedomforgari@googlemail.com) Garikoitzen kasuaren edo hurrengo asteetan izango diren elkartasun-ekitaldien berri jaso nahi duen edonorentzat. Mesedez, interesik baduzu, zuzendu email-kontu horretara izena emateko. Eskerrik asko arretagatik eta laster arte.
Euskal Elkarteko Koordinazio Batzordea
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus