euskal diaspora eta kultura
2013/03/05
PUBLIZITATEA
Donostia-San Sebastián. Hamar urte bete ditu aurten Laburbirak, Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak antolatzen duen film laburren zirkuitu ibiltariak. Aurtengoan 2012an eginiko zortzi lan aukeratu ditu elkarteak, Euskal Herrian zein Diasporan erakusteko. Hauetxek dira Laburbira 2013 jaialdiako programa osatzen duten film laburren egileak: Carlos Rodriguez, Oihan Amezua / Karlos Ibarbia / Netzer Bereziartua / Asier Sustaeta, Kote Camacho, Koldo Almandoz, Bernues anaiak, Telmo Esnal, Iñigo Lopez eta Ander Mendia.
Aurreko edizioetan bezala, Laburbira Diasporara ere helduko da, euskal etxeen ahaleginari esker. Horrela, ostiral honetan, martxoaren 8an, Londresko Oxford Housen egingo da emanaldia, London Basque Society elkarteak antolatuta. Ondoren, martxoaren 23an Parisen izango dira filmak ikusgai, Pariseko Eskual Etxeari esker.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus