Londresen irailaren 1ean zabaltzeko xedea duen Lurra euskal estiloko jatetxe edo erretegi berriak zenbait lanpostu eskaintzen ditu ("assistant manager, waiters, waitresses & runners"). Erresuma Batuan lan egiteko eskubidea eskatzen dute, ingelesa menperatzea, taldean lan egiteko gaitasuna eta jendetasuna, besteak beste, eta soldata egoki gehi bonusak. Berehala hasteko da.
Londres, Ingalaterra. Londresen irailaren 1ean ateak zabaltzekotan den Lurra euskal estiloko jatetxe/erretegi berriak langileak behar ditu eta halaxe plazaratu du iragarkia, "assistant manager, waiters, waitresses & runners" lanpostuak betetzea eskatuz.
Jatetxe berriak Lurra du izena eta jabe berek, oso gertu, Donostia jatetxe arrakastatsua daukate. Helbidea, 9 Seym our Place, London W1 da. Hogei eserleku izango ditu eta chefak bere belar-baratza ere izango du, jatetxean erabiltzeko uda garaian.
Hautagaiek ikasteko gogoa behar dute izan, gogor lan egiteko; eta antolatuak izan. Honakoa aukera ederra litzateke jan-edari negozioan aurrera egin nahi dutenentzat, eta konpainia barnean ere aurrerabiderako aukerak eskaintzen ditu.
Eskatzen da, besteak beste: lasaitasuna presiopean lan egiteko eta erabakiak hartzeko hala behar denean; jendetasuna; modu akatsgabeak; gastronomia eta ardoen mundua pasio izatea; bezeroekin profesional eta hurbil baina inbaditu gabe moldatzen jakitea; taldean lan egiteko gaitasuna.
Eskarmentua hobetsiko da.