euskal diaspora eta kultura
2011/04/14
PUBLIZITATEA
Ibarra, Gipuzkoa. Ibarrako Alurr Dantza Taldeak emanaldia eskaini zuen Londresen apirilaren 2an, Londresko Euskal Etxeak gonbidatuta. Taldeko zortzi dantzarik eta hainbat musikarik ordubeteko emanaldia egin zuten. Besteak beste, dantza hauek egin zituzten: Xuletino, Polkak, Agurra, Fandangoa, Arin arina eta Banakoa. Taldearen ezaugarri nagusietako bat berrikuntza bada ere, emanaldi honen kasuan dantza tradizionalak eskaini zituzten, euskal etxeak hala eskatuta. Erakustaldiak lagun asko bildu zituen eta Londresko euskaldunek harrera ona egin zieten Alurr taldeko dantzari eta musikariei.
Atzerriari dagokionez, taldearen kanpoko hurrengo hitzordu garrantzitsua Galiziako Chantada herrian izango da, apirilaren 26tik 31era. Taldeko 25 dantzari gazte (11 eta 12 urte bitartekoak) joango dira bertara, 4 musikari eta 4 begiralerekin batera. Galizian euskal musikaren, dantzen, arropen, eta musika tresnen inguruko historia ezagutaraziko dute. "Esperientzia aberasgarria izango da, gazteen arteko kultur truke bat izango baita; oso baliagarria izango da bi kulturek elkar ezagutzeko, eta bi herrien arteko kultur harremanetan sakontzeko", diote Alurreko arduradunek.
-Alurr Dantza Taldearen webgunea: www.alurr.net
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus