Arrakasta handia ari da izaten Londreseko Donostia jatetxea, euskal gastronomian eta produktuaren kalitatean oinarritutako kartarekin. Jatetxeak pintxo estiloko plater txikiak eta euskal tradizioko platerak eskaintzen ditu, ukitu berritzaile batekin eta londestarrek biziki maite dute. Atzo bertan, jatetxeak sukaldari berri bat aukeratzeko deialdia egin zuen. Datu guztiak, jarraian.
Londres, Ingalaterra. Donostia jatetxea sukaldari baten bila dabil bere lantaldea osatzeko. Jatetxeak azaldu duenez, ez da ezinbestekoa euskal gastronomian aditua izatea. Atzo bertan argitaratu zen iragarkiaren arabera, sukaldariaren ardurak honakoak izango dira:
-Sukaldeko lantaldeari lagundu euren egitekoan
-Beraren ardurapean dagoen ataleko janaria prestatzea eta zerbitzua kudeatzea
-Taldean lan egitea zerbitzua errazteko
-Inspirazioa izatea eta plater berriak egiteko ideiak ematea
-Taldeko beste kideak gobernatu eta irakastea
Jatetxeak aditzera eman duenez, bilatzen duten pertsonak honako ezaugarriak izan beharko lituzke:
• Aldez aurretik eskarmentu eta esperientzia handia
• Liderra izan
• Taldean diziplina eta zorroztasuna sustatu
• Presiopean lan egiteko gai izan, besteak gidatzeko kapaz izan
• Detaile txikiei jaramon egiteko gai izan
• Taldean lan egin eta giro ona sortzeko gai izatea
• Arduratsua izatea
Lanpostua eskatu nahi duenak CVa bidali behar du info@donostia.uk helbidera, gutun pertsonal batekin batera.
Donostia, Marylebone auzoan dagoen euskal estiloko jatetxe bat da. Damian Surowiec sukaldaria da sukaldeko nagusia, baina jatetxearen jabe eta sortzaileak Nemanja Berjanovic serbiarra eta Melody Adams ingelesa dira.
Nemanja eta Melody ardo inportatzaileak ziren eta Euskal Herria ezagutu zutenean hango gastronomia Londresera ekartzea erabaki zuten. "Guk ez dugu sustrai euskaldunik, baina duela sei urte Euskal Herrira joan ginen ardo berriak dastatzera eta Euskal Herriarekin maitemindu ginen, bereziki Donostia eta Getariarekin", azaldu dute jatetxetik. 2012ko maiatzean Donostia ireki zuten eta jatetxeak harrera oso ona izan du pintxo menuaren formatoarekin.
-Lanpostuari buruzko informazio osoa, hemen