euskal diaspora eta kultura
2010/06/25
PUBLIZITATEA
Londres, Ingalaterra. Ardo industrian lanean zabiltza? Ardo estilo eta tratamendu berriak ezagutu nahi dituzu? Esaldi hauekin zabaldu dute deialdia antolatzaileek www.basquewines.co.uk webgunearen bitartez.
Antolatzaileek Euskal ardoa ezagutaraztea dute helburu, horretarako, erakusketaz gain, dastaketarako aukera ere izango da. Izan ere, Euskal ardoak ez du horrenbesteko izena eta oihartzuna atzerrian; ekimen honek ezagupen txiki hori zabaltzea du helburu.
Erakusketa Eusko Jaurlaritzak antolatu du, eta uztailaren 7an iango da Londresko “Lord's Cricket Ground” egoitzan. Bertaratzen denak, aipatu izendapenetako euskal 35 ardo egile baino gehiago ezagutzeko aukera izango du, baita Errioxako azken ardo bereziak eta txakolina dastatzeko aukera ere.
Honekin batera, Euskal Herriko zein Erresuma Batuko ardo industriako adituek hitzaldi bat emango dute bisitariak testuinguruan kokatzeko.
Ardo merkatuko profesionalek, gainera, aukera izango dute Euskal Herrirako bidaia zozketatuko duen lehiaketa batean parte hartzeko.
Bisitariek www.basquewines.co.uk web-gunean izena eman eman behar dute lehenik.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus