euskal diaspora eta kultura
2012/12/31
PUBLIZITATEA
Londres, Ingalaterra. Urtarriletik aurrera, London Basque Society elkarteko txikiek eurentzako pentsaturiko jarduera egin ahal izango dute, "Euskal Playgroup" talde berriari esker. Ekimena udazkenean sortu zen, elkarteko bazkideek proposatuta. Gurasok asko kezkatuta zeuden euren seme-alabek Londresen beste umeekin euskaraz egin eta jolasteko aukera gutxi zutelako, eta hori dela eta jolas talde bat sortzeko ideia izan zuten.
Euskal Playgroup delakoa urtarrilean hasiko da abian eta dirudienez umeak larunbatetan bilduko dira, euskal elkartearen egoitzan (Oxford House). Euskal etxeak www.zintzilik.org webgunean azaltzen duenez dagoeneko bildu da parte hartzeko asmoa agertu duen familia multzo bat. Seme-alabak ekimen honetan parte hartzea nahi izanez gero, jarri harremanetan elkartearekin, e-maila bidaliz, hona.
Aldi berean, euskal etxeak urtarrilean egingo dituen beste jarduera batzuen berri eman du baita ere. Horietako bat izango da urtarrilaren 12an Oxford Housen emango den kontzertua. Gonbidatuak Jon&Sugramas eta Bitter Honey taldeak izango dira.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus