Llavallol, Argentina. Llavallolgo Euskal Echea Institutuko ehunka ikasle, senitarteko, irakasle eta agintarik urteroko Euskal Jaiaz gozatu zuten urriaren 15ean. Zapore bereziarekin, bi urte izan baitira ospakizuna egitn ahal izan gabe, 1.300 ikaslek parte hartu zuten kirol eta kultur jardunaldi horretan, euskal dantza eta gimnasia-erakustaldia programako osagai.
Zeremonia banderak sartu ondoren, Argentinako Ereserki Nazionala eta Gernikako Arbola abestu zituzten. Otoitz baten eta Euskal Echea-ko agintarien hitzen ondoren, Agurrarekin ikasleen lanaren erakustaldia hasi zen. Gimnastika erritmiko eta artistikoaren erakustaldiez gain, ikasleek Lanestosako Arku Dantza, Katxarranka, Kaskarot Dantza, Makil Txiki Dantza eta Chino Dantza aurkeztu zituzten. Urtero bezala, itxiera, Euskal Estanpa batekin iritsi zen. Fandango, arin eta biribilketaren eskutik, kirol zelaia kolorez eta alaitasunez bete zen.
Aurten ere 5. urteko ikasleek ‘Azokatik' izan zuten beren ardurapean, eta urte osoko lanaren emaitza diren mikroekimenak eta produktuak erakutsi zituzten erosketa pasealekuan. Jaian izan ziren, besteak beste, Mercosur-Argentinako Euskadiren ordezkari Sara Pagola, FEVAko lehendakari Arantxa Anitua eta José Gabriel Anitua, Buenos Aireseko Laurak Bat Euskal Etxeko presidentea.
2022ko Euskal Jaia, Euskal Echea Institutoak zabaldutako bideoa