euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Liverpooleko Manuel Irujo Katedrak euskal arte eta literaturari buruzko jardunaldiak egingo ditu martxoaren 11n

2016/02/25

Jardunaldien afitxa
Jardunaldien afitxa

PUBLIZITATEA

Datorren martxoaren 11n Liverpoolen izango dira Harkaitz Cano eta Ixiar Rozas idazleak, Oskar Alegria zinemagilea eta Peio Aguirre arte kritikaria, besteak beste, euskal arte eta literaturari buruzko hausnarketa egiteko "Hibridazioa eta sare berriak: esku-hartze kritiko garaikideak" jardunaldian. Liverpool Unibertsitateko Manuel Irujo Katedrak antolatu du mintegia, Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin.

Liverpool, Ingalaterra. Liverpool Unibertsitateak euskal arte eta literaturari buruzko jardunaldi zabala hartuko du datorren martxoaren 11n, Manuel Irujo Katedrak antolatuta. Topaketaren helburua zera da: egungo euskal produkzio artistiko kolaboratibo eta hibridoa aztertzea.

Etxepare Institutak aditzera eman duenez, honako galderei erantzuten saiatuko dira partehartzaileak: Egun osoko jardunaldi honek du.  Eskala txikiak ere bultzatzen al du elkarlana? Arte sare berriek, hala nola Guggenheim museoak edota Donostiako Tabakalera Arte Garaikidearen Zentroak, sortzen dituzte lan-sareak? Nola berridazten du teknologiak tradizioa? Nola lotzen dira sortzaileak artxiboarekin?

Jardunaldiak euskal idazle, arte kritikari eta zinemagileak bilduko ditu, besteak beste. Solasaldi eta mahai inguruez gain, besterik ere izango da: olerki irakurraldiak Ixiar Rozas idazleak eta Oskar Alegriak zuzenduriko "Emak Bakia" (2012) dokumentalaren emanaldia ere egingo da.

Jardunaldien programa osoa, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia