euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Literatura solasaldiak: Uriberen "Elkarrekin esnatzeko ordua"rekin estreinatuko dira larunbatean Caracasko Eusko Etxean

2019/07/23

Literatura Solasaldirako deia egiten duen kartela Caracaseko Eusko Etxean
Literatura Solasaldirako deia egiten duen kartela Caracaseko Eusko Etxean

PUBLIZITATEA

Caracas, Venezuela. Hiriburu venezuelarreko Eusko Etxea gogor ari da bere bazkide eta lagunei aukera berriak ematen bertako ekitaldi eskaintza eta partaidetza goititu eta areagotzeko eta ahalegin horren barnean literatura solasaldi bat abiaraziko du datorren larunbatean, bereziki euskal obrak irakurri, eta biltzen diren literaturzaleekin elkarren artean mintzagai jartzeko. Proposamen berriko lehenengo hitzordua El Paraísoko egoitzako Liburutegian gauzatuko da, datorren larunbatean, 17:00etatik aurrera.

Lehenengo saiorako aukeratu den liburua Kirmen Uriberen 'Elkarrekin esnatzeko ordua' (2016) izan da, 'La hora de despertarnos juntos', gaztelaniazko bertsioan, liburua zenbait hizkuntzara izan baita itzulia. Zentzu berezia hartzen du Caracasen irakurri eta aztertzeak, bertara lotutako istorio eta protagonistak baititu.

Larunbateko saioak Julen Azpiritxaga Zubizarreta izango du moderatzaile/koordinatzaile.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia