euskal diaspora eta kultura
2009/08/04
PUBLIZITATEA
Arrecifes, Argentina. El ocaso del caos (Kaosaren gainbehera) izeneko liburuaren aurkezpena joan den uztailaren 18an gauzatu da Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxean. Arrecifestarra da Gabilondo eta lehenengo liburu argitaratua du hau. Egileak berak bere buruaz eta liburuaz esan duenez, 'neronek Zelaian, Arrecifesen eta Buenos Aires hiriburuan bizi izandako gertaerak batzen eta islatzen ditu liburu honek. Buenos Airesen bizi naiz orain eta han nire tokia aurkitu dudala sentitzen dut, baina Arrecifesen jaioa naiz eta herriarekin lotura handia daukat'.
Calipso Argitaletxeak argitaratutako liburu honek hamaika ipuin ditu. Istorioak aurkezteko, Leo Gabilondoren euskal etxeko lagunek ere hartu zuten parte aurkezpenean, tartean Maral musika taldeak. Tangoa eta euskal abestiak entzuteko aukera eskaintzeaz gain, idazleak bere ipuin batzuk irakurri eta aktore batzuek antzeztu zituzten.
Gabilondok 24 urte ditu eta bere lehendabiziko liburua da hau. Arrecifeseko komunitateak baietz esan dio gaztearen proposamen kulturalari eta bete-bete egin zuen euskal etxeko taberna.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus