euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Linguistika eta Literatura ardatz izango etzi, Kaliforniako Unibertsitateak antolatu duen Euskal Ikasketa Topaketan

2008/05/12

Miren Agur Meabe euskal idazlea mintegian parte hartuko duenetako bat da (argazkia I.Gorriti)
Miren Agur Meabe euskal idazlea mintegian parte hartuko duenetako bat da (argazkia I.Gorriti)

PUBLIZITATEA

Europako eta Estatu Batuetako zenbait unibertsitatetako adituek parte hartuko dute etzi Kaliforniako Unibertsitateak Santa Barbarako kanpusean antolatu duen Basque Studies Symposium topaketan. Hitzorduak bi ardatz nagusi izango ditu: lehena linguistika, eta bigarrena hizkuntza minorizatuetako literaturek mundu globalizatuan bizi duten egoera. Aurelia Arkotxa, Mariasun Landa eta Miren Agur Meabe idazleek euskal literaturari buruzko mahaingurua egingo dute.
AEBetako zenbait unibertsitate irakasle eta aditu eta baita instituzio akademiko ere Euskal Ikasketa Programak sortu eta garatzeko ekimenean ari dira azkeneko urteotan. Mendebalde kostaldean, Nevada-Renoko Unibertsitatea erreferentzia historikoa izan da, eta aurreko zenbait ekimenen ondotik Boise State Unibertsiteak ere bere egungo Euskal Ikasketa Zentroa abiarazi zuen 2005ean. Kaliforniako Santa Barbarako Unibertsitateari dagokionez, 1993an sortu zuen bere Jose Migel Barandiaran Katedra, azken hau hondarreko urteotan, bereziki Juan Bautista Avalle-Arce katedradunak erretreta hartu zuenetik, ahuldadean erori bada ere. Nolanahi ere, Santa Barbarako Kaliforniako Unibertsitate honek berak Euskal Ikasketen Topaketa bat antolatu du etzirako eta bertan aipatu Aurelia Arkotxa, Mariasun Landa eta Miren Agur Meabe idazleek eta Europa eta AEBetako beste hainbat adituk hartuko dute parte.

Ekitaldiak bi arlo nagusi hartuko ditu eztabaidagai, linguistika eta literatura, eta hainbat ikuspuntu desberdinetatik aztertuko dituzte, entzulego zabala engaiatu nahian: euskal sintaxitik hasi eta hizkuntz politikaraino, bidean emakume idazleen estatusa, egungo euskal literatura edota Euskal Herria bezalako nazio txikien nortasunaren proiekzioa testuinguru globalizatuan ere jorratuko dituztela.

Topaketaren antolatzaile Santa Barbarako Kaliforniako Unibertsitateko (UCSB) Gaztelera eta Portuges Saila, Iberiak eta Latinamerikar Ikasketa Saila, Literatur Konparatzaile Programa eta Linguistika Saila aipa daitezke, Reno-Nevadako Unibertsitatearen (UNR) eta Boise State University (BSU) lankide.

Ekimen egitaraua

MORNING: LINGUISTICS SESSION

-8:45-9:00 Coffee and muffins
-9:00 Opening Remarks: David Marshall, Dean of the School of Letters and Sciences, UCSB
-9:15 Ricardo Etxepare: Centre Nacional de la Recherche Scientifique (CNRS), Bayonne, France. Title: "Syntactic Variation in Basque: an Atlas Project"
-9:50 Xabier Irujo: University of Nevada, Reno. Title: "Language Rights in the Basque Country"
-10:25 Julen Manterola Agirre: University of the Basque Country, Vitoria-Gasteiz. Title: “Is Basque an Agglutinative Language?”
-11:00-11:10 Coffee Break
-11:10 José Ignacio Hualde: University of Illinois, Urbana-Champaign. Title: "Basque Words"
-11:45 Juan Uriagereka: University of Maryland, College Park. Title: "Could Agreement Markers SYNCHRONICALLY Derive from Determiner Clitics?"
-12:20-1:20 Lunch

AFTERNOON: LITERATURE SESSION
'Minority Literatures In The Global Scene'

-13:15 Mari Jose Olaziregi: University of Nevada, Reno/ University of the Basque Country, Vitoria-Gasteiz. Title: "Basque Literature Today"
-13:40 Estibaliz Ezkerra: University of Nevada, Reno. Title: "Basque Voices from the Diaspora"
-2:00-3:00 Rountable: Literature and Translation. Basque Writers: Aurelia Arkotxa, Mariasun Landa and Miren Agur Meabe.


Lotura interesgarriak

Topaketari buruzko xehetasunak
www.spanport.ucsb.edu

Center for Basque Studies, UNR, Nevada
http://basque.unr.edu

Basque Studies Program, Boise State University, Idaho
http://basquestudies.boisestate.edu

Literatura minorizatuei buruzko mintegia Renon
EuskalKultura.com-en argitaratua 2008ko apirilaren 8an

Omenaldia Avalle-Arceri, UCSBtik erretreta hartzerakoan (erd.)
2003ko apirilaren 21ean argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia