euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Linguae Vasconum Primitiae-ren japoniar itzulpena argitaratuko du Tokioko Heibonsha argitaletxeak

2014/10/03

Sho Hagio japoniar irakasle euskaldunak Etxepareren liburuaren japoniar itzulpenaren argitalpena iragarri du
Sho Hagio japoniar irakasle euskaldunak Etxepareren liburuaren japoniar itzulpenaren argitalpena iragarri du

PUBLIZITATEA

Bernat Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae-ren japoniar itzulpena argitaratuko du abenduan Tokioko Heibonsha argitaletxeak, argitaratu ere Euskal Herriko Etxepare Institutua laguntzaile. Itzulzaileak Sho Hagio eta Hiromi Yoshida dira eta jatorrizko euskal testutik zuzenean itzuli dute japonierara. Esan, bestalde, Sho Hagio irakasle japoniar euskaldunak bi hitzaldi emango dituela hilabete honetan "Euskal lurra, jendea eta hizkuntza" izenburupean. Lehena, bihar larunbata, Osakako Asahi Cultural Center-en, eta bestea urriaren 21ean, Tokion.

Tokio, Japonia. Linguae Vasconum Primitiae liburua hiru zatitan banatutako argitalpenean plazaratu da Japonian. Lehenengoak, Etxepareren testuaren itzulpena bilduko du (Sho Hagiok eta Hiromi Yoshidak egina), azalpen paratestuala (Sho Hagiok egina). Ondoren, azalpen linguistikoa (Hiromi Yoshidak). Horrez gain, japoniar itzulpenari hitzaurrea egin dio Ur Apalategik.

Argitaletxeari buruz, behar da esan Heibonsha Japoniako argitaletxe ospetsuenetako bat dela, batez ere humanitate gaietan. Aurten ehun urte ospatzen ari den argitaletxea den honek. 1931-35 urteetan, japonierazko lehenengo entziklopedia orokorra argitaratu zuen.

Hitzaldiak Osakan eta Tokion

Sho Hagio-ren eskutik, bestalde, "Euskal lurra, jendea eta hizkuntza" izena hartu duten bi hitzaldi segitu ahal izango dira urri honetan Japonian. Tokioko Euskal Etxeko kide eta aholkulari da Sho Hagio eta argitaratu izan du aurretik ere libururik Euskal Herriaz eta euskaldunez japonieraz.

Lehenenho hitzaldia bihar izango da, urriaren 4an, Osakako Asahi Cultural Center-en, 13:00etatik 14:30etara, Hitzaldiaren ondoren, Euskal-Japoniar Elkartea lankide, elkarretaratzea egingo dute bildutakoek hiriko Ama Lur jatetxean.

Bigarrena, hau ere "Euskal lurra, jendea eta hizkuntza' izenburupean, urriaren 21ean emango du Sho Hagiok, Tokioko Cervantes Institutuan, 14:00etatik 16:00ak arte. Hitzaldia bururatuta, zintzur-bustitzea iragarri dute antolatzaileek.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia