euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Lehen bidaia ofiziala ari da egiten Limara Ana Urchueguia Jaurlaritzaren Txile eta Perurako ordezkaria

2010/09/30

Ana Urchueguia, lehena eskuinetik, aurreko biltze batean, Txileko Huilco herrian Jaurlaritza laguntzaile lanean ari diren lekaime edo serora karmeldar batzuekin (argazkia Irekia)
Ana Urchueguia, lehena eskuinetik, aurreko biltze batean, Txileko Huilco herrian Jaurlaritza laguntzaile lanean ari diren lekaime edo serora karmeldar batzuekin (argazkia Irekia)

PUBLIZITATEA

Eusko Jaurlaritzaren Txile eta Perurako ordezkaria, Ana Urchueguia, Limara bidaiatu da aste honetan, joan den otsailean kargu horretarako izendatu zutenetik bertara egiten duen lehenengo ostera ofizialean. Jakina denez, Lopez lehendakariak Euskadiko Ordezkaritzetan eginiko birmoldaketan, Ordezkaritza bakarra partekatzen dute bi herrialdeek, egoitza Txileko Santiagon. Urchueguiaren agendak Limako Euskal Etxea, espainiar legazioa, administrazio perutarra eta enpresariekiko kontaktuak biltzen ditu.

Lima, Peru. Eusko Jaurlaritzaren Txile eta Perurako Ordezkaria, Ana Urchueguia, Liman da astearteaz geroztik, hiriburu perutarrera egiten ari den eta bihar ostirala bukatuko duen lau eguneko ostera batean. Perura egiten duen lehenengo bisita da joan den otsailean Txile eta Peru bere esparrupean biltzen dituen Eusko Jaurlaritzaren Santiagoko Ordezkaritzako buru izendatu zutenetik.

Ordezkariarekin batera laguntzaile doaz Ordezkaritzako teknikari instituzionala den Jose Ignacio Mery eta SPRIko enpresa teknikari den Alberto Fernandez.

Bisitan zehar, besteak beste, Limako Euskal Etxeko kideak agurtuko ditu Urchueguiak. Izan ere Lima munduan euskal egitura egonkor edo euskal talde antolatu bat izan zuen lehenengo hiritzat hartua da, bertan sortu baitzen 1612an, 105 sinatzailerekin, euskaldunen bilgarri izan zen aurreneko kofradia, Arantzazuko Amari lotua, San Frantzisko elizan.

Zenbait mende geroago, Limako Euskal Etxea izan zen baita ere euskal etxe gisa Jaurlaritzaren aitortza jaso zuen lehenengo euskal etxea, beste zenbaiten artean, 1995ean.

Urchueguia Ordezkariaren agendak baitaratzen ditu baita ere bisitak euskal jatorriko enpresariekin, laguntza-baliabideak sortzea aztertzearren eta bertan ekimenak garatzeko interesa izan dezaketen euskal enpresei merkatua ikertzen laguntzeko; eta bestelako kontaktuak, Espainiako gobernupeko erakunde eta ordezkariekin, Merkataritza Ganbera espainiarrarekin eta espainiar enpresarien elkartearekin, Ordezkaritzak ateratako ohar batek adierazten duenez.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia