Lima, Perú. 30 urte baino gehiago lokal berean egon ondoren, Peruko Euskal Etxeak lekuz aldatu behar izan zuen. “Beste lekuan alokatuak geunden, –azaldu digu Etxeko erreferente den Xabi Gilek– eta ez digute berritu; uste dut saldu behar dutela etxea. Hala ere, oso gertu dagoen beste etxe batera mugitu gara, auzo berean, eta bertan ari gara jadanik normaltasunez funtzionatzen”.
Izan ere, euskara klaseei joan den astean eman zieten hasiera euskal perutarrek eta dantza klaseak ere hastear daude. Inaugurazio afaria martxoaren 7an izan zen eta horrela, nahiz eta lekuz aldatu, ostegunen afarien ohiturarekin jarraituko dute lagunek.
Limako Euskal Etxearen helbide berria Manco Capac kalea 471, Miraflores-en, da. Facebook kontua, ordea, betikoa izango da: Euskaletxea Centro Vasco - Perú