euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Limako EEko lehendakari Raul Noblecillak artikulua sareratu du Arrupe jesuitaz haren heriotzaren 30. urteurrenean

2021/05/12

Aita Pedro Arrupe Gondra (Bilbo 1907 - Erroma, 1991) (argazkia arrupe.jesuitgeneral.org)
Aita Pedro Arrupe Gondra (Bilbo 1907 - Erroma, 1991) (argazkia arrupe.jesuitgeneral.org)

PUBLIZITATEA

Lima, Peru. Covid-19ak eragindako pandemiak bultzaturik  –62 milatik gora hildako eragin ditu dagoeneko Perun– Limako Euskal Etxeak birtualtasunean eman zien segida bere jarduerei. Eta sareetan eskaintzen duen kultur eskaintza zabaltze aldera, Pedro Arrupe jesuita bizkaitarrari buruzko bere artikulu bat eman du argitara Euskal Etxeko sareetan elkarteko lehendakari Raul Noblecillak haren heriotzaren 30. urteurrena dela-eta.

Pedro Arrupe 1907an jaio zen Bilbon eta Jesusen Konpainiako Prepositu Generala izan zen 1965etik 1983ra bitartean. Ibilbide luzea egin zuen misiolari eta 27 urte pasa zituen Japonian. Bertan harrapatuko zuten Bigarren Mundu Gerrak eta istilu armatuaren amaiera ikaragarriak. Artikuluan, Arruperen bizitzako hainbat une garrantzitsuetan sakontzen du Noblecillak

“Hiroshimako bonba atomikoak, Japonian landutako inkulturazioaren misio-filosofiak, eta  ‘besteentzako gizonak’ eta ‘justiziaren aldeko aukera’ printzipioei eutsiz Konpainian egindako aldaketa sakonek Konpainiako General garrantzitsuenetako bat bihurtu zuten Arrupe”, azaltzen du Noblecillak.

Raul Noblecilla perutarra da, Astigarragako euskaldunen ondorengoa, eta jesuitek munduan barreiatuta dauzkaten ikastetxeetako batean ikasi zuen, Liman, Bertan izan zuen lehenengoz Pedro Arruperen berri eta bertan ezagutu zuen haren bizitza eta lana. Artikulua hemen irakur daiteke.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia