euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Limako EEak ‘La Ruta Vasca en Lima' liburua aurkeztu eta proiektu berri batean partean parte hartzera deitu du

2024/09/13

Alberto Escobal, Raúl Noblecilla, Jon Guarrotxena eta Mónica Rojas 'La Ruta vasca en Lima' liburuaren aurkezpenean Euskal Diasporaren Eguna kari
Alberto Escobal, Raúl Noblecilla, Jon Guarrotxena eta Mónica Rojas 'La Ruta vasca en Lima' liburuaren aurkezpenean Euskal Diasporaren Eguna kari

PUBLIZITATEA

Lima, Peru. Mota askotako ekintza programa bat antolatu zuen Peruko hiriburuko Euskal Etxeak Euskal Diasporaren Eguna ospatzeko, tartean ‘La Ruta Vasca en Lima’ liburuaren aurkezpena. Raul Noblecilla Dominguez lehendakaria izan zen aurkezle nagusia eta berak azaldu zuenez 2012an sortu zen liburua egiteko ideia, Lehendakaritzaren, Euskadiren Txile, Peru eta Kolonbiako Ordezkaritzaren eta Limako Udalaren babesa izan zuen Gernikako Bonbardaketaren 75. urteurreneko erakustaldian.

‘La Ruta Vasca en Lima’ liburua hiriko euskal aztarnak –euskal eragina islatzen duten monumentuak, enparantzak, museoak…– biltzen dituen ibilbide bat da. Claire Jaureguy Robinson, Alonso Almenara eta Teresa Cabrera Espinoza ikertzaile eta idazle, liburua "memoria historikoa berreskuratzeko era bat da. Memoria historikoa, kulturala eta turistikoa ere bai; izan ere oso baliagarria izan daiteke kanpotik datozkigun turistentzat, baina baita gure Euskal Etxeko lagunentzat ere”, azaltzen dute.


'La Ruta vasca en Lima' liburua aurkezten Diasporaren Egunean Alberto Escobal, Raúl Noblecilla, Jon Guarrotxena eta Mónica Rojas. EEaren proiektu berrian parterte hartzera ere deitu zuten, "Memorias en tiempos de Euskal Etxea" ekimenean

Liburuan agertzen den toki bakoitzak bere esanahi historiko edo kulturala dakar eta argazki bat ere bai. Liburuaren amaieran Euskal Etxearen historiaren laburpen bat dator eta Gernikako Bonbardaketaren lekuko izan zen Jon Guarrotxena bazkideak 75. Urteurreneko erakustaldian esandako hitzak ere. Euskal Diasporaren Egunean eta Noblecillarekin batera, Jon Guarrotxenak, Mónica Rojas Turpaud liburuaren editoreak; eta Alberto Escobal Mc Evoy disenaitzaileak ere hartu zuten parte.

Ez da, baina, ‘La Ruta Vasca en Lima’ Euskal Etxeak argitaratzen duen lehenengo liburua. 2011an ‘Diccionario histórico biográfico de los vascos en el Perú y de peruanos de ancestro vasco’ kaleratu zuten eta liburu horren edizio berri bat kaleratuko du aurten, edizio zabalduan. Aurkezpen berean, bestalde, Euskal Etxearen proiektu berri baten berri ere eman zuen lehendakariak, "Memorias en tiempos de Euskal Etxea" izenpean, eta bertan parte hartzera gonbidatu zituen Euskal Etxeko kide eta lagunak (ikus bideoaren azken zatia).



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia