euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Liburutegien baliabideen kudeaketa' izango da gai nagusia Euskal Asteko Liburutegien XII. Bileran

2010/10/28

Bahia Blancako Euskal Astean Euskal Liburutegien XI. Bilera gauzatu zen iaz (argazkia EuskalKultura.com)
Bahia Blancako Euskal Astean Euskal Liburutegien XI. Bilera gauzatu zen iaz (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

1998. urtean, Mar del Plata hirian egindako azken Euskal Astean ekin zioten euskal etxeetako liburutegiek elkarren arteko lanari. Hamabi urte hauetako zereginek emaitza oparoak izan dituzte eta aurten, berriro ere Mar del Plata hiria egoitza izango duen Euskal Asteak hainbat liburutegitako ordezkariak bilduko ditu euren esperientziak eta proiektuak talderatzeko. Hitzordua azaroaren 6an, larunbatean, goizeko 9etan izango da, Udal Liburutegiko Osvaldo Soriano Kulturguneko B aretoan, 25 de Mayo eta Catamarca kaleetan.

Mar del Plata, Argentina. Urriaren 25etik azaroaren 7ra egingo da Mar del Plata hirian Bigarren Mendeurreneko Euskal Astea eta Denak Bat Euskal Etxe anfitrioiak dagoeneko prest dauka dena Argentinako zein Euskal Herriko euskaldun eta lagun andana polita jasotzeko.

Testuinguru honetan gauzatuko da azaroaren 6an Euskal Liburutegien XII. Bilera. Aurreko urteetako helburuari jarraituz, aurtengo topaketaren asmoa ere liburutegiek elkar ezagutu eta harremanetan segitzea izango da. “Horrekin batera, bileraren ardatza 'Euskal liburutegien baliabideen kudeaketa' izango da” azaldu dio EuskalKultura.com-i Denak Bat-eko 'Jose de Ariztimuño' liburutegiko arduraduna den Viviana Rosak.

Hamabi euskal etxetako ordezkari bertaratuko dira --hala baieztatu dute orain artean-- Euskal Asteko Liburutegien Bilerara,  hala nola, Gral Achako Valeria Garcia Oyarzabal; Lapridako María Esther Arrondo; La Platako Maria Fernanda Astigarraga; Bahia Blancako Nerea Grassi de Goicochea; Ayacuchoko Fermina Mariezcurrena; FEVAko Luciano Etchepare; Corpus Christiko Olga Leiciaga; San Juango Carina Gabriela Oyola Alvarez; Chivilcoy-ko Emilse Iriart; Arrecifesko Laura Nobile de Abarrategui; Trenque Lauquengo Susana Echaide; La Platako Gladys N. Medina eta Mar del Plata bertako Viviana Rosa.

BILERAREN EGITARAUA

-9:00etan: Agiriak eta material jasotzea. Ongi etorria, Ma. Marta Arrachea liburuzain eta Udal Liburutegien Sistemako zuzendariaren eskutik.

-9:30etan: 'Genealogia'ri buruzko mintzaldia, Laura Nobile de Abarrategui arduradun.

-10:15etan: 'Euskal liburutegien baliabideen kudeaketa'-ri buruzko mintzaldia, Nerea Grassi de Goicochea arduradun. Hitzaldi honetan, Ma. Ester Arrondok diru-laguntza eskatzeko metodologia azalduko du.

-11:15etan: 'Euskal Liburutegien Sarea'ri buruzko mintzaldia Luciano Etchepare koordinatzailea arduradun. Etchepare erabilpen eta sistemaren berriez mintzatuko da.

-Bilera azaroaren 6an, larunbatean, goizeko 9etan izango da, Udal Liburutegiko Osvaldo Soriano Kulturguneko B aretoan, 25 de Mayo eta Catamarca kaleetan.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia